IRRATIA.COM: 51. saioa: Fermin Muguruza eta Martxelo Otamendi
Mai 9, 2006 Entzungai (podcast), Irratia.com
Euskal Herria Jamaika Clash aurkezten izan dugu Fermin Muguruza Bilbo Hiria irratian. Anartz Bilbaok (Gaubasa) eta Jabi Zabalak (irratia.com) elkarrizketa egin, eta bi zatitan eman dugu irratitik. Jamaikan grabatutako BASS-QUE CULTURE dokumentala ETBn emititzen zuten egun berean eman dugu elkarrizketaren txatal luze bat, kantu batzuk tartekatuz.
Martxelo Otamendirekin Berria egunkariari buruz aritu behar gara, Bilbon aurkeztuko dute Garai berriak ulertzeko kanpaina honen emaitza: maiatzaren 11tik aurrera ikusiko den egunkari berritua. Horretaz, zein Interneteko edizioaz mintzatu zaigu BERRIAko zuzendaria. Programa deskargatu gura baduzu, HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
ARTEKALEKO KRISEILUA: Bilbainadei buruzko erakusketa eta Bartzelonako XXIV. Komiki Aretoa
Mai 9, 2006 Artekaleko Kriseilua, Entzungai (podcast)
Asteon bi gonbidatu izan ditugu arte plastikoak jorratzen dituen Artekaleko Kriseilua saioan. Ismael Manterola arte adituak San Frantzisko auzoko Abisal espazioan ikusgai dagoen Oier Etxeberriaren Nuestra música (Gure musika) erakusketa izan du mintzagai. Bertan bilbainadei buruzko bideo, musika, testu eta argazkiak badira. Oierrek Buen menú (Menu ona) kantaren ondoan bost plater, ura (Bilbokoa, jakina!) eta denentzako kafea proposatzen ditu. Plater bakoitzaren atzean kanta ezagun bat agertzen da. Era berean, informazioarekin batera, Iñaki Segurolak Bilbori buruz idatzitako testua ere azaltzen da. Bigarren gonbidatua Ion Iñaki Artetxe komiki aditua izan da. Ekainaren 8an Bartzelonan hasiko den Nazioarteko 24. Komiki Aretoa erabili du aztergai berak. Bestalde, Ion Iñakik aipatu digu Getxoko Komiki Aretoak aurtengo abenduan Portugaleteko Komiki Lehiaketa omenduko duela. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Zuzeneko emisioaren kalitatea hobetu dugu
Mai 9, 2006 Gurean zer berri
Hobekuntza nabaria egin du Bilbo Hiriaren zuzeneko emisioak. Banda zabaleko (96 Kbps stereo) zein modemerako (24 Kbps mono) emisioak dexente hobeto entzuten dira iragan asteazkenaz geroztik. Entzun ezazue Bilbo Hiria webgune honen goikaldean ZUZENEAN dioen tokian klik eginez eta zuen konexioaren eta programaren arabera aukeratuz. Gero, nahi izanez gero, bidaliguzue mezu bat, nondik konektatzen zareten eta zer moduz entzuten duzuen esanez.
PIPERPOLIS: Laura Mintegi idazlea eta Lendakaris Muertos eta Gertrudis taldeak
Mai 8, 2006 Entzungai (podcast), Piperpolis
Benetako hiri kulturala da Piperpolis eta bertatik kultura egiten diharduen denetariko jendea pasatzen da astean-astean. Gaurko saio honetan, konparazio baterako, Laura Mintegiri egindako elkarrizketa entzun dezakezu. Argitaratu berria duen Ecce Homo eleberriaz mintzatu zaigu Laura. Baina horretaz ez ezik, Pen Clubaz ere hitz egin digu, bera Euskal Pen Clubeko presidentea denez gero. Lendakaris Muertos talde nafarra ere gonbidatu dugu Piperpolisera. Sortu zirenetik bi urte eskas pasatu badira ere, aste honetan euren bigarren lana aurkeztu dute Se habla en español izenburupean. Diskoak hamasei kanta berri biltzen ditu, aurreko diskoan ageri direnen segidakotzat jo ditzakegunak. Azkenik, esan behar Kataluniatik Gertrudis taldekoak etorri zaizkigula bisitan, egunotan Euskal Herritik dabiltzala eta. Beren eskutik, Kataluniako rumba zuzen-zuzenean entzuteko aukera dugu. Hauetaz guztiauetaz gain, betiko tarteak: John Trolloperen irratinobelaren 18. atala, gomendioak, lehiaketa, … Saioa deskagatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
BASKISTAN: Chatam County Line, bluegrass berritua
Mai 8, 2006 Baskistan, Entzungai (podcast)
Bluegrassa country musikaren azpiestilotzat jotzen dute adituek eta Irlanda, Ingalaterra eta Eskoziako herri musikan dauzka sustraiak, Britainia Handiko emigranteek Apalatxe mendien inguruko lurraldeetara eraman zuten musikan, hain zuzen ere. Eta sustraidun musika den alderditik, Mikel Urbeltzek prestatzen duen Baskistan irratsaioan bete-betean sartzen dena. Ipar Karolinatik datorren Chatam County Line laukotea gonbidatu du saio honetara. 1996an rock mundutik zetozen lau lagun bildu eta bluegrassaren ohiko doinuak berritzeari ekin zioten. Eta bigarren diskoa –Route 23– aterata, arrakasta handia izan zuten eta sari ugari eskuratu: Woody Gutrie Folk Festival delakoan buegrass talde berri onenaren saria eta Coloradon ematen den Rockygrass izenekoa ere bai. Gaiei dagokienez, jendartearen konexio eza azpimarratzen dute. Haien ustez, kableen bidez konektatzen gara orain gizakiok eta erabat utzi diogu aurrez aurreko harremanak izateari. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu hemen: 1.atala, 2.atala.
Entzun 1.atala:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Entzun 2.atala:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
KIROLDEGIA: Athletic eta Erreala bigarren mailara jaitsi ez zirenekoa
Mai 8, 2006 Entzungai (podcast), Kiroldegia
Irratien eguna izan zen atzokoa futbolzaleentzat. Gauzak diren bezala esateko, lau euskal taldeek bazuten jokoan zerbait garrantzitsua azken jardunaldi honetan. Bateko, Osasunak Txapeldunen Ligarako saikatzea eta, besteko, Athleticek, Errealak eta Alavesek bigarren mailara daramaten azken postuetatik libratzea. Donostiarrek eta bilbotarrek berdindu eta irabazi egin zituzten beren partidak, hurrenez hurren, eta datorren denboraldian lehen mailako taldeak izaten jarraituko dute. Alavesek, ordea, okerrago dauka eta datorren igandera arte itxaron beharko du, aurten salbatzerik izango ote duen jakiteko. Hori aipatu ostean, Athleticek Riazorren lorturiko garaipena jorratzen aritu dira gure kirol komentaristak. Era berean, saioaren bukaera aldean pilota arloan iragan asteburu honetan izandako norgehiagoka nagusiak komentatu dituzte. Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
ZUTARGI ARTEAN: Juan Crisostomo Arriagaren 200. urteurrena
Mai 5, 2006 Entzungai (podcast), Zutargi Artean
Efemeride garrantzitsu baten inguruan atondu du Ainhoa Markinezek aste honetako saioa. Izan ere, berrehun urte betetzen baitira aurten Juan Crisostomo Arriaga Balzola bilbotar musikaria Zazpikaleetako Somera kalean jaio zela. Euskalduna (euskaraduna) genuen Arriaga, gurasoak Errigoiti eta Gernikakoak izanik. Txiki-txikitatik abiatu zen musikaren konposizioan. Hamaika urte bete orduko, okteto bat konposatu zuen, Nada y mucho (Bat ere ez eta asko) izenekoa, eta hamahiru urte zituela, bere lehenengo opera idatzi zuen: Los esclavos felices (Esklabu zoriontsuak). Zoritxarrez, oso gazterik hil zen, hogei urte baino ez zituela. Musikari klasiko-erromantikoa genuen Juan Crisostomo Arriaga, eta sarri askotan Mozartekin konparatu izan dute kritikariek. Bere omenez egindako irratsaio honetan ondoko lan hauek entzun daitezke: Los esclavos felices (Esklabu zoriontsuak) operaren obertura, harizko tresnentzako 3. laukotea, harizko tresnentzako 2. laukotearen Andantea (gai aldagaiekin) eta Sinfonia Re Maiorrean: Adagio-Allegro Vivace - Andante. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
POTTO: 2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala
Mai 5, 2006 Entzungai (podcast), Potto
Interesari dagokionez, txapelketen finalak jokatzen direnean jotzen du seguraski bertsolaritzak bere gorengo puntua jendartean. Gainera, urduritasunak urduritasun, egun horretan senperrenak eta bi egin ohi dituzte bertsolariek, bertso ederrak ontzeko. Halakoxe bertso batzuk apartatu ditu Jabi Lauzurika saiogileak 2001eko abenduaren 16an jokatutako finaletik. Bestalde, aurreko saioan hasitako lanari jarraikiz, 2003ko apirilaren 30ean Bilboko Kafe Antzokian egindako bertso afarian entzun ziren bertso ale batzuk ere bildu dizkigu. Jarraipen honetan Maialen Lujanbiok eta Sebastian Lizasok (argazkian) jarritako gaiei nola erantzun zieten entzun dezakegu. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
EREMUZ KANPO: 25. saioa, Lehen saioa bigarrenez (remakea)
Mai 4, 2006 Entzungai (podcast), Eremuz Kanpo
Zirkuan bezala, “are ariketa zailagoa” egin dute oraingoan Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek. Horrelakoak dira gure zine adituak. Badakite, ondo jakin ere, besteri eta beren buruei, zineari eta errealitateari, hau da, bizitzari, barre egiten eta aste honetako saioan ez zaie besterik otu Eremuz Kanpoko lehen saio hura bigarrenez egitea baino, hau da, zinegintzan bezala, haren remakea egitea. 25. saioa izateak aitzakia perfektua eman die horretarako. Beraz, orduan egindakoak eta egin gabeak gogoratu eta beraiek hainbeste kritikatzen dituzten remake horietako batean eskaini dizkigute. Honako pasarte hauek izan dituzte aipagai, besteak beste: Lars Von Trierren Europa, Jean Luc Godarden Bere bizitza biziz, Emir Kusturicaren Underground, Wong Kar Wairen In The Mood For Love, Lynchen Errepide galdua eta Buru ezabatzailea, eta Orwellen eleberrian oinarritutako 1984 filmaren elkarrizketa bat. Eta, beti bezala, musika bikaina izan dute lagun. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOINUGELA: Elvis Costello eta beste
Mai 4, 2006 Entzungai (podcast), Soinugela
Aspalditxo zen Pedro Elias Igartuak azken aldi honetan agerturiko zenbait disko jorratu gura zituela eta gaurko saioa horretarakoxe baliatu du. Hasieran Norah Jones jazz kantari gaztea partaide den The Little Willies country taldearen musika entzun dugu. Ravi Shankarren alaba da Norah Jones, haren estiloak aitarenarekin batere antzik ez badauka ere, baina badu ahizpa bat, Anoushka Shankar, aitaren bide beretik jo eta sitarra jotzen duena. Beronen bi kanta entzun ditugu: Indiako doinu bat bata eta soleá bat bestea, Indiako musika eta flamenkoaren arteko ahaidetasunaren testigantza gisa. Indiatik irten barik, Trilok Gurtu perkusiojolearen azken diskoa ezagutu dugu. Fermin Muguruzak plazaratu berri duen Euskal Herria-Jamaika Clash diskoa aurkeztu digu gero Pedrok eta bertatik Tootsek abesten duen Azoka eguna kantua entzun dugu. Horren ostean, Larrañaga, Zabale eta Berastegik osatzen duten Kupela hirukotearen Gau giro diskoa hartu dugu, erdara eta euskara tartekatzen dituen pieza bat entzuteko. Era berean, Chris Hillmanek bezperan Kafe Antzokian eskainitako kontzertuaren aipamena egin eta kanta bat jarri dugu The Other Side (Beste aldea) deritzan diskotik. Gero, Elvis Costello polifazetikoaren musika heldu da Soinugelara, oraingo honetan Herbehereetako Metropole Orkest jazz orkestra finkoarekin grabatu duen jazz dotore eta distiratsua erakustera. Richard Thompsonek ere sartu-irten azkar bat egin du Soinugelara, Solitary Life (Bizitza bakartia) kanta ekartzeko. Azken minutuak Mojo aldizkariak Elvis Presleyri eskainitako gorazarre gisa atera duen Hail To The King (Adiorik ez erregeari) diskoa entzuten eman ditugu. Saioa deskargatu: 1.atala, 2.atala.
Entzun 1. atala:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Entzun 2. atala:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.



