Maiatza, 2006 hilabeteko artxiboa
BASKISTAN: Cheikh Lô
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 22, 2006 Baskistan, Entzungai (podcast) ataleanGaurkoan Afrikako musikan adituak diren guztiek behin eta berriz aipatzen eta goraipatzen duten musikari bat ekarri digu Baskistanera Mikel Urbeltzek: Cheikh Lô. Burkina Fason jaio zen arren, senegaldartzat hartu behar dugu Cheikh Lô musikaria, bertako sustraiak dituelako eta bertako doinuak landu dituelako, gehienbat. Perkusioa eta gitarra jotzen abiatu zen Senegalgo zenbait bandarekin. Geroztik, 1983tik 1990era […]
KIROLDEGIA: Futbol denboraldiaren balantzea
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 22, 2006 Kiroldegia, Entzungai (podcast) ataleanJoan den larunbatean San Mamesen azken partida Barcelonaren aurka jokatuta, bukaera eman dio Athleticek denboraldiari. Katalanen aurrean lortutako garaipenak ezin izan ditu, hala ere, zaletuen ezinegona eta haserrea ezkutatu, eta hori erakutsi nahian, zapi zuri asko ikusi ziren lehengoan futbol zelaian. Lamikiz presidenteak eta zuzendaritza taldekoek badaukate, eduki ere, zer pentsaturik eta zer aldaturik hurrengo […]
ZUTARGI ARTEAN: XX. mendeko mozartiar kantariak
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 19, 2006 Zutargi Artean, Entzungai (podcast) ataleanSaio honetan Mozarten kantuak entzun daitezke, Txirula miresgarria eta Bahiketa haremean operetako aria ezberdinak, gehienbat. Baina bada Victoria de Los Angelesen ahotsetik entzungo dugun kanta eder bat ere, Mozartek Nancy Storace kantari ingelesak Vienatik Ingalaterrara alde egin zuenean idatzitako kantua, hain juxtu ere. Bertan bere oinazea eta samina adierazten ditu egileak. Kantu guztiak Mozarten kantaeran […]
EREMUZ KANPO: 27. saioa, Fant eta bestelako animalia batzuk
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 18, 2006 Eremuz Kanpo, Entzungai (podcast) ataleanAmaitu berria da Fant izenaz ezagunagoa den Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren hamabigarren edizioa eta Txabi Landabidea eta Eneko Olazabal eremuzkanpotarrak bertan izan dira, zinemari buruzko irratsaio bat egiteak eskaintzen dien prentsa pasea baliatuta. Eguneroko errealitate petralak beste zeregin batzuk egitera behartzen dituen arren, film mordoxka bat ikusteko aukera izan dute. Sekzio ofizialean 11 film proiektatu dira […]
SOINUGELA: Leadbelly, bluesaren aitzindarietako bat
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 18, 2006 Soinugela, Entzungai (podcast) ataleanGaurkoan Kataluniatik ekin dio Pedro Elias Igartuak bi orduko bidaia musikalari, lehenik Ojos de Brujoren Feedback kanta entzunez eta gero Dúmbala Canalla taldearen musikaz gozatuz. Azken talde honek Pomada taldea osatzen zuen bikotea du oinarri eta mestizaje musikala lantzen du. Geroztik, Ingalaterratik country alternatiboa egiten duen The Broken Family Band taldea ezagutu dugu. Ildo beretik, […]
GAUBASA: Sei Urte eta Norton Klub, pop doinuak entzungai gurean
0 iruzkin admin-k idatzia. Maiatzak 17, 2006 Gaubasa, Entzungai (podcast) ataleanMaiatzaren 18an Bilboko Kafe Antzokian izango den kontzertua profitatuz, bi lan berri aurkeztuko ditugu aste honetan Gaubasan. Bateko, Kale artean, argazkian ageri den Mikel Gorosabel Nortonen egitasmo pertsonal berri, ireki eta pizgarria. E.H. Sukarra eta Lorelei taldeetan aritu ondoren, Bartzelonan gauzatutako Ep bat argitaratu berri du, bost kantaz osatua. Barne Records zigiluak argitaratutako estraineko lan […]
KINGSTON HIRIA: The Skatalites taldea
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 16, 2006 Kingston Hiria, Entzungai (podcast) ataleanEgoitz Goikoetxeak Jamaikako aireak ekartzen dizkiie hamabostean behin Bilbo Hiria irratiaren entzuleei. Eta sarri askotan ordubeteko monografikoak eskaintzen dizkie bertako musikan nabarmendu diren musikari eta taldeei. Esate baterako, asteon The Skatalites talde mitikoarengana jo du, beraien estiloa gogorarazteko. Aditu gehienek ska musikaren gurasotzat jotzen dute The Skatalites taldea. Halaber, aditu horiek beroriek Jamaikako rocksteady […]
IRRATIA.COM: 52. saioa: eremulauak.com, Nun sarean eta Inon izatekotan
0 iruzkin admin-k idatzia. Maiatzak 16, 2006 Irratia.com, Entzungai (podcast) ataleanXabier Doncel izan dugu gurekin. Kazetaria eta musikaria dugunez gero bi kontu berri izan ditugu hizpide, biak lotuta baitatoz. Izan ere, berak ere esku hartzen duen eremulauak.com proiektua eraberritu dute. Nun taldearen gainean ere jardun dugu, berak bertan jotzen baitu eta bihar Eremu Lauak webguneak euren diskoa aurkeztuko du. Diskoa Creative Commons lizentziapean aterako dute […]
ARTEKALEKO KRISEILUA: Zumeta eta Kalderapeko kulturgunea
0 iruzkin admin-k idatzia. Maiatzak 16, 2006 Artekaleko Kriseilua, Entzungai (podcast) ataleanGaurko Artekaleko Kriseiluan bi gai jorratu ditugu: alde batetik, Ismael Manterola ohiko kolaboratzaileak Jose Luis Zumeta margolari usurbildarrak Bilbon ikusgai duen erakusketa izan du mintzagai. Horren ustez, zenbait oleo eta tenpera teknikaren bitartez margoturiko koadroetan, Zumetaren kolore biziak agertzeaz gain, estilo figuratiboa sumatzen da. Erakusketa Zazpikaleetako Jardineta kaleko Epelde eta Mardaras galerian dago bisitagai. Asteburuan, […]
PIPERPOLIS: Sei Urte, Jone eta Ados antzerki taldea.
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 15, 2006 Piperpolis, Entzungai (podcast) ataleanSei Urte taldearen bisita izan dugu Ane Zabala eta Galder Perezen Piperpolis hiri kulturalean. Berrizko taldeak plazaratu berria du bere hirugarren lana, Jauzia izenburupean. Kantu berriak ezagutu ditugu eta, bestalde, Estoldetan disketxearen proiektuaz mintzatu gara taldeko partaideekin. Jone kantaria ere izan dugu gaurko saioan. Azkenik, esan El vendedor de tiempo (Denbora saltzailea) komedia musikala estreinatu […]
Bilatu
Ongi etorri
Une honetan bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia Maiatza, 2006hileko artxiboak ikuskatzen ari zara.
Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.Azken-azkenak
- IBAIZABAL: Nora aldizkaria.
- BERBAZ:JUAN RAMON notarioa
- SOINUGELA:GARAI BATEKO SINGLEEN A ALDEAK
- Uda dator …
- PIPERPOLIS: Xabi Aburruzaga trikitilaria eta Kale antzerkiaren errepublika.
- BERBAZ:Toni Lodeiro, ingurumen-hezitzaile eta idazlea
- MUSIBLA: Soinu elektronikoak
- PIPERPOLIS:Su ta gar eta euskal liburugintzak eginiko salaketa
- SOLASALDIA: Pagasarri Natur Parkea?
- BERBAZ:JOSU GOIRI, TXALAPARTARI ETA EKINTZAILEA
Dataren arabera
- Uztaila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Abendua 2007
- Azaroa 2007
- Urria 2007
- Iraila 2007
- Uztaila 2007
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Apirila 2007
- Martxoa 2007
- Otsaila 2007
- Urtarrila 2007
- Abendua 2006
- Azaroa 2006
- Urria 2006
- Iraila 2006
- Abuztua 2006
- Ekaina 2006
- Maiatza 2006
- Apirila 2006
- Martxoa 2006
- Otsaila 2006
- Urtarrila 2006
Atalka
- Albisteak (6)
- Artekaleko Kriseilua (13)
- Baskistan (24)
- Berbaz (12)
- Bigarren Lerroan (7)
- Bilbaotik Euskal Herrira (6)
- Entzungai (podcast) (562)
- Eremuz Kanpo (16)
- Erreportaiak (3)
- Gaubasa (30)
- Gaurko gaia (1)
- Gure Bazterrak (2)
- Gurean zer berri (24)
- Hinki Hanka (1)
- Ibaizabal magazina (1)
- Irratia.com (66)
- Jakin Nahia (1)
- Kingston Hiria (15)
- Kiroldegia (22)
- Musibla (53)
- Ohozpelak baleitu (7)
- Piperpolis (67)
- Potto (26)
- Soinugela (51)
- Solasaldia (99)
- Sototik (16)
- Zaharra zara, Bilbo (8)
- Zenbat Gara (1)
- Zutargi Artean (32)
| Gure inkesta | ||
|

