Maiatza, 2006 hilabeteko artxiboa
EREMUZ KANPO: 28. saioa, Surrealismoa
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 25, 2006 Eremuz Kanpo, Entzungai (podcast) ataleanGoiko izenburuak dioenez, surrealismoa izan dute hizpide aste honetan Eremuz Kanpo zineari buruzko irratsaioaren egile ditugun Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek. Hogeita zortzigarren saiora iritsia da Eremuz Kanpo, eta egokiera hau beste edozein bezain arrazoi ona iruditu zaie egileei pentsamenduaren txakurrak pittin batez aske uzteko. Jende askori buruz hitz egiten digute saioan: André Breton, Luis […]
SOINUGELA: Toumani Diabate, koraren maisu handia
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 25, 2006 Soinugela, Entzungai (podcast) ataleanAurreko astean agindu bezala, Toumani Diabateri buruzko monografikoa eskaini digu Pedro Elias Igartuak aste honetako Soinugelaren bigarren orduan. Baina horretara baino lehen, bestelako eskaintzak ere egin dizkigu. Honako hauek, hain zuzen ere: Rafa Ruedaren Bi musu abestia; Elvis Costelloren That´s How You Got Killed New Orleanseko kantua zuzenean; New Orleansekoa hau ere; hiri beretik irten […]
SOLASALDIA: “Ibaizabal”, Bilbo Handirako telebista egitasmoa
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 24, 2006 Solasaldia, Entzungai (podcast) ataleanHemendik bizpahiru urtera iraultza handia etorriko da telebistaren mundura. LTD Lurreko Telebista Digitalak erruz ugalduko dira eta horien artean Tokiko Telebistek garrantzi handia hartuko dute. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzak Tokiko Telebisten sorrera eta erabilera arautuko dituen dekretua prestatua dauka dagoeneko. Betiko galdera geratzen da airean, ordea: zenbateraino aseko dituzte tokiko telebistek euskaldunon beharrak? Euskaltzaleak mugitzen […]
GAUBASA: Fermin Muguruzarekin berriketan
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 24, 2006 Gaubasa, Entzungai (podcast) ataleanElkarrizketa luze eta mamitsua egin diogu Fermin Muguruzari Gaubasa saioan, bere azken diskoa dela eta. Jamaikara joan zaigu oraingoan Fermin Euskal Herria Jamaika Clash deritzan diskoa grabatzera. Jon Elizalde, Xabi Solano eta Xabi Pery izan ditu Euskal Herriko bidelagun eta bertan reggae munduko makina bat musikari ezagunen laguntza eta partaidetza izan du: U-Roy, Luciano, […]
MUSIBLA: Arean, Wagon Cookin, Sleater-Kinney eta Roger Sisters
iruzkin 1 BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 24, 2006 Musibla, Entzungai (podcast) ataleanOhi bezala, han-hemenka, berton eta bertan ibili zaigu Txuma Murugarren aste honetako Musibla irratsaioaren eduki musikalak aukeratzerakoan. Lehen-lehenik, Wagon Cookin, Garayalde anaien proiektu dotorea entzun dugu gaurko saioan, eta Atom Rhumba edo Arean (argazkian) taldeen propasamen berritzaile eta erakargarriak ekarri dizkigu saiogileak. Atzerritik Yeah Yeah Yeahs eta Strokes, 70eko hamarraldiaren amaierako sonoritateak berreskuratu dituzten […]
SOLASALDIA: Etorkinak Euskal Herriko historian zehar
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 24, 2006 Solasaldia, Entzungai (podcast) ataleanGero eta gehiago dira goseari eta mixeriari ihes eginez Afrika, Asia eta Hego Amerikatik Europara eta bai Euskal Herrira ere lan bila datozen pertsonak. Gehiegi dira, zenbaiten ustez, eta mugak zorroztu eta hormak eraiki behar omen dira, infernu horietatik paradisu honetara etor ez daitezen… Bilbo Hiria irratian Juan Carlos Etxegoien Xamarrekin mintzatu gara gai honetaz […]
BIGARREN LERROAN: Dizzy Gillespie, lehen bebop banda handiaren sortzailea
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 23, 2006 Bigarren Lerroan, Entzungai (podcast) ataleanJohn Birks Gillespie, Dizzy Gillespie, Hego Karolinan jaio zen 1917an eta 1983an hil. Tronpeta jotzen nabarmendu zen Dizzy, baina jazz kantari eta konpositore iaioa ere izan zen. Bere tronpetaren bidez, jazzaren harmoniari ordura arte ezezagunak ziren ñabardura konplexuak eman zizkion. Gauza askorengatik preziatzen eta maitatzen dute jazz jarraitzaileek, baina gehienbat, seguraski, Charlie Parkerrekin batera aurreneko […]
IRRATIA.COM: 53. saioa: Montenegrotik zuzenean eta Luistxo Fernandez
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 23, 2006 Irratia.com, Entzungai (podcast) ataleanMontenegrok igandean bozkatu zuen independentziaren alde eta hainbat euskaldun izan dira bertan, azetari, politikari eta begiraleak, gertakizun historiko horren lekuko. Euren artean Patxi izan dugu eta Montenegrotik bertatik zuzenean egin digu egunotan ikusi eta bizi izan duenaren kontaketa. Bestalde, Luistxo Fernandez gonbidatu dugu gurekin solastera. Norbaitek euskaltzain izendatzea proposatu du kazetari eta saiogile ibilitako Luistxo […]
ARTEKALEKO KRISEILUA: Getxoarte eta ACT jaialdia
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 23, 2006 Artekaleko Kriseilua, Entzungai (podcast) ataleanAste honetako irratsaioan Ismael Manterola arte adituak aurtengo Getxoarte erakusketaz hitz egin digu. Areetako metro geltokiko karpan hirurogei artista gazteren mota guztietako lanak izan dira ikusgai joan den asteburuan eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, 7.500 lagunek bisitatu omen dute aldi berean erakusketa eta azoka den Getxoarte. Ismaelen irudiko, 7. edizio honek, gazteei beren lanak erakusteko aukera […]
PIPERPOLIS: Ixiar Rozas, Style Fusion eta Su ta Gar
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 22, 2006 Piperpolis, Entzungai (podcast) ataleanPiperpolisko karrika alaietan dantza urbanoak, rockak eta literaturak hartu dute protagonismoa asteon. Ane Zabalak eta Galder Perezek prestatzen duten irratsaioan Ixiar Rozas idazlearen bisita izan dugu lehenik. Pamiela argitaletxearen eskutik plazaratu duen Negutegiak helduentzako hirugarren eleberria aurkeztu digu berak. Dantza etorri da gero. Bizkaiko sei break dantzari gaztek osatzen dute Style Fusion taldea. Bilboko Euskalduna […]
Bilatu
Ongi etorri
Une honetan bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia Maiatza, 2006hileko artxiboak ikuskatzen ari zara.
Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.Azken-azkenak
- BERBAZ:NAROA GAINTZA Amaiur musika taldeko abeslaria
- GAUBASA: Kukua entzun dugu.
- MUSIBLA: Askotariko musika, leku, soinu…
- IRRATIA.COM116. saioa: Xuxen libreago, Basquecamp eta gure kontzertua
- PIPERPOLIS: Mikel Markezen zure begieek
- BASKISTAN:Umalali: The Garifuna Women’s Project – Garifuna Emakumeen Egitasmoa
- SOLASALDIA: Elikagaien krisia
- BERBAZ:PATXI de la HOZ; matematikak, esperantoa…
- SOINUGELA: Flamenkoaren aspaldiko izarrak
- MUSIBLA: Goldfrapp, Rafa Rueda, Ruper Ordorika…
Dataren arabera
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Abendua 2007
- Azaroa 2007
- Urria 2007
- Iraila 2007
- Uztaila 2007
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Apirila 2007
- Martxoa 2007
- Otsaila 2007
- Urtarrila 2007
- Abendua 2006
- Azaroa 2006
- Urria 2006
- Iraila 2006
- Abuztua 2006
- Ekaina 2006
- Maiatza 2006
- Apirila 2006
- Martxoa 2006
- Otsaila 2006
- Urtarrila 2006
Atalka
- Albisteak (6)
- Artekaleko Kriseilua (13)
- Baskistan (23)
- Berbaz (5)
- Bigarren Lerroan (7)
- Bilbaotik Euskal Herrira (6)
- Entzungai (podcast) (523)
- Eremuz Kanpo (16)
- Erreportaiak (3)
- Gaubasa (30)
- Gaurko gaia (1)
- Gure Bazterrak (2)
- Gurean zer berri (23)
- Hinki Hanka (1)
- Ibaizabal magazina (1)
- Irratia.com (62)
- Jakin Nahia (1)
- Kingston Hiria (15)
- Kiroldegia (22)
- Musibla (49)
- Ohozpelak baleitu (7)
- Piperpolis (60)
- Potto (26)
- Soinugela (45)
- Solasaldia (90)
- Sototik (16)
- Zaharra zara, Bilbo (8)
- Zenbat Gara (1)
- Zutargi Artean (31)
| Gure inkesta | ||
|

