PIPERPOLIS: Keu, publizitatea euskaraz eta Gor disketxearen 15. urteurrena

UEKKeu musikari ondarrutarrak bere azken diskoa aurkeztu du. UEK proiektuaren laugarren lana da; orain artekoak intrumentalak izan dira, baina oraingoan kantatu ere egiten du. Heltzear diren egunak izenburupean plazaratu ditu kantu berriak. Bestalde, Ez merkeenak! Bai onenak! liburuan hainbat iragarki eta testu bildu ditu Lander Garrok. Euskarazko publizitate aintzindaria, Argiakoa, aztertu du kazetariak. Piperpolisen izan da bera, liburuan bildutakoaz hitz egiteko. Azkenik, Gor disketxe nafarrak kontzertu batekin ospatuko du bere hamabosgarren urteurrena. Hamabost urteko ibilbide horretaz hitz egin dugu Blanka Izkuerekin. Gainera, internetez erosteko webgune berritua auzkeztu digu berak. Eta betiko atalak: John Trollope, lehiaketa, gomendioak… Deskargatzeko Piperpolis-en azken irratsaioa, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis060403.mp3]

Entzun orain

 

BASKISTAN: Loyko, Errusiako ijitoen musika

LoykoIjitoak, India aldean sortu omen zen herria, geroztik munduan barrena barreiatu zena eta bere kultura tokian tokiko kulturarekin bateratzen jakin izan duena. Baita musikan ere. Loyko errusiar folk taldea horren adibide nabaria dugu, euren musikan bertako ijitoen aire, doinu eta oihartzunak ekartzen baitizkigute. Loyko Maximo Gorkiren kontakizun labur batean protagonista den ijito arrabitari baten izena da, eta taldeak hortixek hartu zuen. Baskistan saio honetan Mikel Urbeltzek Loyko taldearen The Road of the Gypsies (Ijitoen bidea) diskoa aztertzen du. Deskargatzeko Baskistan-en azken saioa, klikatu hemen: 1.atala, 2.atala.

Entzun 1.atala: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan1atala060403.mp3]

Entzun 2.atala: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan2atala060403.mp3]

Entzun orain

 

Entzun orain

 

KIROLDEGIA: Abian da Euskal Herriko Itzulia

Euskaltel taldeaOhi bezala, futbolak bete du astelehen honetako lehenengo zatia. Euskal taldeek azken jardunaldian jokatutako partidak erabili dituzte aztergai gure komentaristek. Lehenik eta bat, Alavesek eta Athleticek egindako norgehiagoka eskasa, gero Osasunaren porrota eta, azkenean, poz bakarra: Errealaren garaipena, sartuta dagoen zulotik irteten hasteko aukera ematen dion garaipena, hain zuzen. Horren ostean, pilota etorri da eta asteburuko partida nagusiak komentatu ditu Jose Antonio Torre Altonagak. Txirrindularitza ere erabili dute hizpidean, gaurko egunez abiatzen baita Euskal Herriko Itzulia, bere tradizioari, ibilbide landuari eta partaide zerrenda bikainari esker, aurten aurrenekoz UCI ProTour zirkuituan sartu dutena. Deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kiroldegia/kiroldegia060403.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook