Apirila, 2006 hilabeteko artxiboa
KIROLDEGIA: Alaves eta Athletic zulotik irten ezinda
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 24, 2006 Kiroldegia, Entzungai (podcast) ataleanOhi bezala, lehen mailako euskal futbol taldeek azken jardunaldian lortutako emaitza on eta txarrak ekarri dituzte hizpidera gure kirol komentaristek. Osasunaren eta Errealaren garaipenak komentatu dituzte lehenbizi, batari egundaino lortu duen puntuazio mailarik gorena eman diona eta besteari sailkapenaren azken postuetatik ihes egiteko aukera eman diona. Alaves eta Athletic, ostera, etxean galdu zuten eta, horren […]
Bilbohiria.com, Bilbo Hiria irratiak aurten emandako aurrerapauso garrantzitsua. Orain irrati baten lekuan bi ditugula esan liteke: alde batetik, egunero zuzenean uhinetaratzen duguna eta, bestetik, Interneten entzuleari podcast eran kartara eskaintzen dioguna. Joan den martxoaren 2an abiarazi genuen egitasmo hau eta, hilabete igaro delarik, balantze ezin hobea egiten dugu.
POTTO: Lehengo eta oraingo bertso sariketa batzuk
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 7, 2006 Potto, Entzungai (podcast) ataleanAste Santuaren aurreko Potto emanaldi honetan aurtongo eta orain dela urte batzuetako sariketak gogoratu dizkigu Jabi Lauzurikak: 2002ko Bizkaiko txapelketa eta 2003ko Gipuzkoakoa, Bermeon eta Tolosan jokatu zirenak, hurrenez hurren. Sariketa horietako bertsorik hoberenak aukeratu eta entzungai jarri dizkigu. Sariketa girotik irten gabe, bigarren atalean aurtongo martxoaren 31n jokatu zen BBK Sariketako finala ere izan […]
EREMUZ KANPO: 22. saioa, Esporak
3 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 6, 2006 Eremuz Kanpo, Entzungai (podcast) ataleanTxabi Landabideak eta Eneko Olazabalek berritasunaren bidetik jo dute azken saio honetan eta, orain artekoan egindako zinemaz aritu baldin badira ere, gaur burutu gabe dagoen proiektu bat izan dute hizpide: Robert Vlasco irundarrak idatzi eta zuzenduko duen Esporak lana. Zinema barrutik ezagutzeko aukera hartu nahi izan dute oinarri, Espainiako Guda Zibilaren ostean girotutako eremuz kanpoko […]
SOINUGELA: Rafa Ruedarekin berriketan
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 6, 2006 Soinugela, Entzungai (podcast) ataleanGaurko Soinugela irratsaioan bi zati bereizi ditu Pedro Elias Igartuak. Lehenbizikoan hainbat autoreren kantu solteak entzuteko parada izan dugu: Ike Turner, rock and rolla asmatu zuen gizona; Madrildik surf musika egiten duen eta apirilaren 27an Bilboko Kafe Antzokian izango den Los Coronas taldea; Van Morrison country doinuetan; maiatzean Antzokian izango dugun North Mississippi All Stars […]
GAUBASA: Nikki Suddenen heriotza eta zuzeneko kontzertuak
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 5, 2006 Gaubasa, Entzungai (podcast) ataleanIragan martxoaren 26an Nikki Sudden ingeles musikaria hil zen, 49 urte zituelarik. Hori dela eta, Gaubasa saioaren gidari dugun Anartz Bilbaok omenaldi xume bat egin nahi izan dio, Treasure Island (Altxorraren uhartea) diskotik zenbait kanta jarriz. Gainerako denbora hurrengo egunetan izango diren kontzertuen eta berorietan joko duten taldeen musikaren errepasoa egiteko erabili du Anartz Bilbaok: […]
MUSIBLA: Markos Untzeta eta Rafa Ruedaren azken diskoak
0 iruzkin admin-k idatzia. Apirilak 5, 2006 Musibla, Entzungai (podcast) ataleanOhi duen bezala, Musibla irratsaioaren gidari den Txuma Murugarrenek bertoko eta kanpoko musikaren aukera oparoa dakarkigu orain ere. Saio honetan Markos Untzetaren Zenbat euri azken diskoaren aurrerapen bat entzuteko aukera daukazu, eta Euskal Herriko bakarlariekin jarraituta, Rafa Ruedak (argazkian) kaleratu berri duen Saredun eskua ere entzungai daukazu. Atzerrira begira, FIB izeneko jaialdian egongo diren zenbait […]
BIGARREN LERROAN: Emakumez beteriko saioa
0 iruzkin BilboHiria-k idatzia. Apirilak 4, 2006 Bigarren Lerroan, Entzungai (podcast) ataleanGorka Gondrak Bilbo Hiria irratirako prestatzen duen Bigarren Lerroan jazz saioaren barruan emakumezkoak izan dira protagonista aste honetako emanaldian. Aurreko ataletan ere ugari izan dira gizonezkoekin batera agertu diren emakumeak, baina oraingo honetan monografiko oso bat eskaintzen digu saiogileak, emakumeek jazzari eginiko ekarpenak erakuste aldera. Beraz, emakume kantariak entzungai jazz, soul eta bossa erritmoetan. Honako […]
IRRATIA.COM: 46. saioa, Web 2.0 euskaraz, blogak 2.0, mundua.com eta zabaldu.com
0 iruzkin admin-k idatzia. Apirilak 4, 2006 Irratia.com, Entzungai (podcast) ataleanBlogak 2.0 topaketa izango dugu asteon Deustuan. Web 2.0 gero eta sarriago aipatzen ditugun berbak (eta zenbakiak) dira; Interneten ez da besterik aipatzen aspaldion, eta guk geuk ere horretaz berba egitea erabaki dugu. Albisteak sortzen dira eta gu ere horretaz mintzatu gara gure saioan. Gaurko saiora Aitor Ortuondo mundua.com blogak sortzeko plataformako kudeatzailea eta Arkaitz […]
ARTEKALEKO KRISEILUA: Aho bete kanta, Arteola erakundearen ekoizpena
iruzkin 1 BilboHiria-k idatzia. Apirilak 4, 2006 Artekaleko Kriseilua, Entzungai (podcast) ataleanAzken saio honetan beste gairik izan baldin bada ere, musikaren didaktikak hartu du gaurkoan pisurik handiena. Herri kultura bultzatzeko sortua den Arteola erakundeko IƱaki Urruzola izan da saioan, Aho bete kanta deritzan musika irakasmateriala aurkezteko. Euskal kulturaren barnean berebiziko garrantzia daukan egitasmoa da hau, euskal kantutegiaren 250 kantaren partiturak, fitxa didaktikoak, letrak (euskaraz, espainolez eta […]
Bilatu
Ongi etorri
Une honetan bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia Apirila, 2006hileko artxiboak ikuskatzen ari zara.
Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.Azken-azkenak
- IBAIZABAL: Nora aldizkaria.
- BERBAZ:JUAN RAMON notarioa
- SOINUGELA:GARAI BATEKO SINGLEEN A ALDEAK
- Uda dator …
- PIPERPOLIS: Xabi Aburruzaga trikitilaria eta Kale antzerkiaren errepublika.
- BERBAZ:Toni Lodeiro, ingurumen-hezitzaile eta idazlea
- MUSIBLA: Soinu elektronikoak
- PIPERPOLIS:Su ta gar eta euskal liburugintzak eginiko salaketa
- SOLASALDIA: Pagasarri Natur Parkea?
- BERBAZ:JOSU GOIRI, TXALAPARTARI ETA EKINTZAILEA
Dataren arabera
- Uztaila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Abendua 2007
- Azaroa 2007
- Urria 2007
- Iraila 2007
- Uztaila 2007
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Apirila 2007
- Martxoa 2007
- Otsaila 2007
- Urtarrila 2007
- Abendua 2006
- Azaroa 2006
- Urria 2006
- Iraila 2006
- Abuztua 2006
- Ekaina 2006
- Maiatza 2006
- Apirila 2006
- Martxoa 2006
- Otsaila 2006
- Urtarrila 2006
Atalka
- Albisteak (6)
- Artekaleko Kriseilua (13)
- Baskistan (24)
- Berbaz (12)
- Bigarren Lerroan (7)
- Bilbaotik Euskal Herrira (6)
- Entzungai (podcast) (562)
- Eremuz Kanpo (16)
- Erreportaiak (3)
- Gaubasa (30)
- Gaurko gaia (1)
- Gure Bazterrak (2)
- Gurean zer berri (24)
- Hinki Hanka (1)
- Ibaizabal magazina (1)
- Irratia.com (66)
- Jakin Nahia (1)
- Kingston Hiria (15)
- Kiroldegia (22)
- Musibla (53)
- Ohozpelak baleitu (7)
- Piperpolis (67)
- Potto (26)
- Soinugela (51)
- Solasaldia (99)
- Sototik (16)
- Zaharra zara, Bilbo (8)
- Zenbat Gara (1)
- Zutargi Artean (32)
| Gure inkesta | ||
|

