Apirila, 2006 hilabeteko artxiboa



Faxistek euskaldunen aurka egindako sarraskiaren 69. urteurrena dela eta, gertaera lazgarri hark musika klasikoan izan duen oihartzuna eman digu ezagutzera Ainhoa Markinez saiogileak. Horretarako, urte berean (1966an) konposatuak izan arren, estiloaren aldetik inolako zerikusirik ez duten bi pieza jarri dizkigu entzungai: bata Pablo Sorozabalen Gernika obra, estilo klasikoan moldatua, orkestraz gain, txistuak eta abesbatza dituena, […]

Efemerideen eguna izan da gaurkoa Potto irratsaioan. Euskaldunon kulturan eta historian berebiziko garrantzia izan duten bi data oroitarazi nahi izan ditu Jabi Lauzurika saiogileak: alde batetik, Indalezio Bizkarrondo Bilintx bertsolari apartaren jaiotzaren 175. urteurrena eta, bestetik, Gernikako bonbarketa kriminalaren 69. urteurrena. Horretarako, lehen kasuan Bilintxen Kontxesirentzat bertsoak izeneko lan ahaztezina jarri du entzungai eta, bigarren […]

Hari gidariak alde batera utzirik, Eremuz kanpo irratsaioaren atal finkoei eskaini diegu gaurko emanaldia. Areto sarraskia deituriko atalean V For Vendetta eta Volver disekzionatu ditugu; Jan Svankmajer animatzaileaz ere jardun dugu, eta pop abestien atalean The Turtles, Bob Dylan eta Nick Cave gonbidatu ditugu. Amodio eta gorrotozko kanta bat eskaini diogu, amaitzeko, Before Sunset filmari.
Deskargatzeko […]

Saioa Los Coronas madrildar taldearekin abiarazi du Pedro Lias Igartuak, egun honetan bertan Bilboko Kafe Antzokian kontzertua emango dutela eta; gero, Putumayo disketxeak Karibeko musikaz atera duen diskoa komentatu du eta Ska Cubano taldea entzun dugu; Romica Puceanu errumaniar kantaria etorri da geroago; horren ostean, jazza, klexmerra eta Balkanetako eta Kataluniako musika uztartzen dituen […]

Elkarrizketak izan dira protagonista aste honetako Gaubasa saioan. Anartz Bilbaok ordu erdiko elkarrizketa bana egin die Des-Kontrol eta Potemkin taldeetako lagunei, batzuek eta besteek disko berria plazaratu baitute Oihuka disketxearen eskutik. Des-Kontrol taldearen disko berriak Duintasunez eutsi du izenburua eta hirugarrena da euren ibilbidean. Hamahiru abesti ditu diskoak, horietarik hamar berriak izanik. 70eko punkaren eta […]

Gaurko saioan Jaume Sisaren proiektu galaktikoaren berri izan dugu, 70eko urteetan grabatutako disko garrantzitsuekin. Beste aldetik, Ameriketako folk berriaren aitzindaria den Michael Giraren musika entzun dugu. Xabier Montoiaren azken diskoa ere ekarri dugu gurera, lan berri batean murgilduta dagoen xurrumurrua aitzakiatzat hartuta, nahiz Xabierren musika entzuteko aitzakiarik ez den behar. Azkenez, Munichetik datorren Lali Puna, […]

Beste askotan egin izan duen bezala, Gorka Gondra musika adituak jazzaren alderdi ugariak erakutsi dizkigu azken saio honetan. Gainera, oraingoan kanpoko musikariak ez ezik, Euskal Herriko emaitzak ere ekarri ditu bere irratsaiora. Besteak beste, honako artista hauek gonbidatu ditu saio honetara: Bobby Mc Ferrin bokalista ezaguna, Don´t Worry, Be Happy (Ez kezkatu, izan zoriontsua) […]

Googlemaps aplikazioak berrikuntza ugari eskaini ditu asteon, azkena gaur goizaldean Euskal Herrian goizeko 3:00ak zirenean. Adi adi jarraitu dituzte Eibarren tagzania.com egiten duten lagunek. Tagzania iazko uztailean (2005ean) pentsatu, asmatu eta gauzatu zuten, eta geroztik mundua etiketatzen dihardu ehundaka lagunek. Horretaz mintzatu gara Luistxo Fernandezekin. Elkarrizketa mamitsua izan da, eduki berriz hornitua. Beste adibide asko […]

Leihotikan (irudian) talde iruindarraren laugarren lana ezagutu dugu aste honetako Piperpolis saioan. Gurean Aitor baxujolea izan da. Leihotikan taldearen laugarren lanak Ilunago, ederrago du izena. Bestalde, Castillo Suarezek olerki liburu berria aurkeztu du: Bala hutsak. Poema zuzen eta bortitzak egin ditu Castillok, gizon-emakumeen arteko harremanetan sortzen diren zauriak arakatuz. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak aurkeztu […]

Talentu handiko emakume hau Aljerian sortu zen 1972an. Denbora luzez jardun zuen musika ikasten, inoiz musikari bilakatzeko asmoz. Flamenko talde batean hasi zen jotzen, baina ez zuen arrakasta handirik izan. Geroztik, rock munduan egin zituen saio batzuk, baina benetako arrakasta 1999an heldu zitzaion, Parisen Femmes d´Algerie (Aljeriako emakumeak) zeritzan kontzertuan kantatzeko eta gitarra jotzeko aukera […]




Ongi etorri

Une honetan bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia Apirila, 2006hileko artxiboak ikuskatzen ari zara.

Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.

Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03