Faxistek euskaldunen aurka egindako sarraskiaren 69. urteurrena dela eta, gertaera lazgarri hark musika klasikoan izan duen oihartzuna eman digu ezagutzera Ainhoa Markinez saiogileak. Horretarako, urte berean (1966an) konposatuak izan arren, estiloaren aldetik inolako zerikusirik ez duten bi pieza jarri dizkigu entzungai: bata Pablo Sorozabalen Gernika obra, estilo klasikoan moldatua, orkestraz gain, txistuak eta abesbatza dituena, eta bestea Leonardo Balada katalanaren Gernika, estilo banguardistan burutua. Saioaren bigarren zatian atzerriko musika klasiko garaikidea izan dugu. Bateko, Genesis rock taldearen organojolea izandako Tony Banksek duela bi urte kapritxo gisa konposatutako Seven suitetik Spring Tide eta Gateway atalak entzun ditzakezu eta, besteko, Samuel Barber amerikarraren Adaggio For Springs ezaguna ere entzungai daukazu. Deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean060428.mp3]
Entzun orain




Googlemaps aplikazioak berrikuntza ugari eskaini ditu asteon, azkena gaur goizaldean Euskal Herrian goizeko 3:00ak zirenean. Adi adi jarraitu dituzte Eibarren tagzania.com egiten duten lagunek. Tagzania iazko uztailean (2005ean) pentsatu, asmatu eta gauzatu zuten, eta geroztik mundua etiketatzen dihardu ehundaka lagunek. Horretaz mintzatu gara Luistxo Fernandezekin. Elkarrizketa mamitsua izan da, eduki berriz hornitua. Beste adibide asko ere eman dizkigu eibartarrak, eta del.icio.us loturetan jarri ditugu zintzilikatuta. Zuek ere ikusi ditzazuen.
Leihotikan (irudian) talde iruindarraren laugarren lana ezagutu dugu aste honetako Piperpolis saioan. Gurean Aitor baxujolea izan da. Leihotikan taldearen laugarren lanak Ilunago, ederrago du izena. Bestalde, Castillo Suarezek olerki liburu berria aurkeztu du: Bala hutsak. Poema zuzen eta bortitzak egin ditu Castillok, gizon-emakumeen arteko harremanetan sortzen diren zauriak arakatuz. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak aurkeztu berri duen Pirinioak liburuaz ere hitz egin dute Ane zabalak eta Galder Perezek. Soinu diatonikoarentzat egokia den herrialde bakoitzeko kantu eta dantzen hautaketa bat dago liburuan. Aragoiko, Okzitaniako, herrialde katalanetako eta Euskal Herriko abestien partiturak jasotzen dituen liburua da.