ZUTARGI ARTEAN: Dodekafonismoa

schoenbergAinhoa Markinezek dodekafonismoaren proposamena egiten digu irratsaio honetan. Arnold Schoenberg austriar musikagilea dugu mugimendu berrizale eta apurtzaile honen izenik nabarmenena. Schoenbergen musikan bi garai bereizten dira: garai tonala eta garai atonala. Hasieran tonalean jardun ostean, berehala Wagnerrek urratutako bideari jarraitu eta modernismoa muturreraino eraman zuen, dodekafonismoaren bitartez. Musika mota hau entzuten zailagoa zenez, Schoenberg ez zen ulertua izan eta kritika ugari jaso zituen. Irratsaioan Schoenbergen bi garaien joaldiak eskaintzen dira.

Deskargatzeko Zutargi Artean-en irratsaioa, egin klik HEMEN.

Entzun: [audio: http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean060303.mp3]

Entzun orain

 

POTTO: Nafarroako Bertsolari Txapelketa eta 16. BBK Sariketa

BertsolariakIgandean, hilak 5 hasiko den Nafarroako Bertsolari Txapelketaren harira, duela 3 urte, 2003an alegia, Lesakan jokatutako finaletik zenbait ale jarri ditugu entzungai; halaber, helduen asteartearekin batera hasiera emango zaion 16.BBK sariketa dela eta, iaz Kafe Antzokian jokatutako finaletik zenbait atal berreskuratu ditugu.

Deskargatzeko klilkatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto060303.mp3]

Entzun orain

 

Bilbohiria.com aurkeztuta

Bilbo Hiria irratiak bilbohiria.com webgunea abian jarri eta aurkeztu zuen atzo. Webgune berriak, irratiaren zuzeneko emisioa eskaintzeaz gain, irratsaio guztiak kartara eskuragarri eta podcast eran harpidetzeko moduan eskaintzen ditu. Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izan zen, irratiko kolaboratzaileekin bazkaldu ostean. Alegiazko irratsaio baten itxura hartuz, Mieltxo Monfort eta Isabel Isazelaia esatariek irratiaren programazio berriaren bilana egin zuten. Jabi Zabala kazetari eta web editoreak webgunea aurkeztu eta haren ezaugarri nagusiak azaldu zituen. Ondoren, berriki irratian hasi diren Galder Perez eta Ane Zabala esatari eta aktoreek ibilbidea egin zuten irratian euren Piperpolis irratsaioko pertsonaien bidez. Jaiak segida izan zuen gauean, The Solanos eta La Kinky Beat taldeen kontzertuarekin.

Eremuz kanpo

Bonie & Clyde17. saioa: Legez Kanpo.

Kriminalak eta zinema edo zinema eta kriminalak. Bonnie eta Clyde, Henry, Pickpocket, Natural Born Killers, Good Night and Good Luck, eta beste. Aspaldiko partez saioaren atal finkoei ekingo diegu berriro. Mirande eta Kafka ere gonbidatu bezala etorriko dira, saioan parte hartzera.

Eremuz kanpo-ren 17. saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/eremuzkanpo/eremuzkanpo060302.mp3]

Entzun orain

 

Ongi etorri bilbohiria.com

HiriaIrratia 2.0 esan dakioke gaur abian jarri dugun esperientziari, irratigintza modu berri baten hastapena guretzat. Webgune berri honek Bilbo Hiria irratiaren zuzeneko seinalea entzuteko aukera emango du, gure emisoraren eta bertako programazioaren gaineko informazioa emateaz gain. Baina bilbohiria.com webgunearen ezaugarririk nabarmenena emititutako irratsaioak kartara entzuteko aukera da. Bilbo Hiriak bere irratsaio guztiak MP3 formatoan eskainiko ditu, nork bere ordenagailura jaisteko edo webgunean bertan entzuteko aukerarekin. Gainera, internautak RSS jarioan harpidetza eginda, bere gustoko saioak automatikoki jaisteko modua du Podcast eran, gerora MP3 entzungailu baten bidez edonon eta edonoiz entzuteko. Halaber, internautek irratsaio bakoitzaren gaineko iruzkinak egiteko eta irratiarekin harremanetan jartzeko aukera dute webgune berriaren bidez:

Musibla

La kinki beat MARKOS UNTZETA. Disko berria aterako du aurki (Zenbat euri) eta horren harira Eibartarraren musika ekarriko dugu saiora bere lehengo diskoarekin (Gaua basamortuan). PEIREMANS Euskal eszenako musikari garrantzitsuek osatutako proiektua entzuteko aukera izango dugu.

Musibla-ren azken saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla060301.mp3]

Entzun orain

 

Berrienak @bilbohiria Twitter

Bilbo Hiria @Facebook