IRRATIA.COM: Irak, Palestina eta Saharako lekuko euskaldunak

Irratia.comNazioarteko egoerari begira jarri gara gaurkoan Bilbo Hiria irratian egin dugun saio berezian. 3 urte dira Ameriketako Estatu Batuek Iraken gerra hasi zutela, eta orduko uneak gogora ekarri ditugu Iraken egondako euskal brigadista batekin: Imanol Telleria. Imanolek, beste kide batzuekin batera Bagdaderako bidea hartu zuen, bidaia berean Bagdad Rap filmeko zuzendaria abiatu zen; eta guk filme dokumentala, gerra, Iraken kontrako okupazioa eta inbasio militarra izan ditugu hizpide Imanolekin.

Irratia.com-en azken saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Irakurri bidalketa honen gainerakoa »

ARTEKALEKO KRISEILUA: Arte erakusketa bat eta VIII. Bilboeszena Bilbon

Lipus ArdoazAste honetako Artekaleko kriseilua irratsaioak bi zati izan ditu. Haietariko lehenengoan Bilboko Rekalde aretoan zabalik dagoen Publiko guztientzat-Para todos los públicos izeneko erakusketa ekarri du hizpidera Ismael Manterola arte adituak. Bertan 28 artistak parte hartzen dute instalazio, bideo, argazki eta kartelen bidez, Xabier Arakistainen ardurapean. Irratsaioaren bigarren zatian Bilboko Kafe Antzokiaren kultura programazioaren arduradun dugun Mikel Urbeltzek datorren astean bertan burutuko den antzerkialdiaren berri eman digu. Bilboeszenaren VIII. edizio honetan Ander Lipus aktoreak Ardoaz izeneko emanaldia eskainiko du eta Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak Euskera sencilloaren manifestua.

Deskargatzeko Artekaleko Kriseilua-ren azken irratsaioa klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

PIPERPOLIS: Trikitia, olerkiak eta Artea Oinez

Amorrua portada Iker Goenaga trikitilariak Amorrua hirugarren diskoa eman du argitara (azala irudian), Elkar disketxearekin. Angel Unzu musikariaren laguntzarekin, trikitia ohiko moldeetatik are gehiago urrundu eta soinu berriak arakatu ditu Iker Goenagak Amorrua disko berrian. Berarekin batera ezagutu ditugu disko berriaren kantuak. Leire Bilbao idazle ondarrutarrak bere lehen poema liburua aurkeztu digu: Ezkatak. Susa argitaletxearekin plazaratu berri du liburua. Gero, Artea oinez erakusketa ezagutu dugu Lupe Mendigutxiarekin. Nafarroako ikastolen festa aurten Beran izango da. Baietz oraingoan! lelopean ospatuko da eta dagoeneko hasiak dira zenbait ekitaldi antolatzen; Artea oinez erakusketa ibiltaria, adibidez. Horretaz gainera, betiko atalak: gomendioak, LEHIAKETA!!! Eta John Trollope irratinobelaren atal berria: Uharteko loreak.Deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

John Trollope
John Trollope irratinobelaren 16. atala (Uharteko loreak) entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

BASKISTAN: Amadou eta Mariam, Maliko kantari arrakastatsuak

Amadou eta MariamSekulako arrakasta biltzen ari da Amadou eta Mariam kantarien Dimanche a Bamako (Igandez Bamakon) diskoa. Maliko bikote itsuaren kantak entzun eta erraz ulertzen da zergatik saldu dituzten 500.000 kopia orain artekoan, zergatik heldu den diskoa 2. postura Frantziako musika zerrenda orokorretan eta zergatik izan den aukeratua BBC3 irrati katearen sarietarako. Dimanche a Bamako Manu Chaok ekoitzi du eta, egia esan, nabaria da beraren eskua diskoan. Malitik irten gabe, saioaren bigarren zatian omenaldi xume bat egin dio Mikel Urbeltzek hil berria den Ali Farka Toure musikari handiari. Handik aurrera, Brasilen, Finlandian, Bulgarian eta Eskozian ibili gara, musika lagun.

Baskistan-en azken irratsaioa deskargatzeko, klikatu hemen: 1.atala, 2.atala.

Entzun 1.atala:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Entzun 2.atala:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

KIROLDEGIA: Txapela Irujo eta Eulaterentzat

Irujo pilotariaBerebiziko ikusmina piztu du pilotazaleen artean binakako txapelketaren final jokatu berriak. Olaizola II eta Zearra faborito agertzen baziren ere, erraz samar hartu zituzten mendean Irujok eta Eulatek. Luze eta zabal aztertu dituzte gure komentaristek partidaren gorabehera guztiak, finalaren gakoak zeintzuk izan ziren azalduz. Bestalde, ohi bezala, futbola ere izan dute mintzagai, eta euskal taldeen emaitza eta sailkapenen errepasoa egin ostean, Athleticek Vigon egindako aurrerapausoa azpimarratu dute.

Azken kiroldegia deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

ZUTARGI ARTEAN: Mozarten jaiotzaren 250. urteurrena

MozartAurten 250 urte betetzen dira musikak inoiz eman duen konpositorerik handienetako bat sortu zela, Wolfgang Amadeus Mozart. Musikarako jaio zela esan liteke; bost urte zituela musika jotzen eta idazten hasi zen eta bizitzan zehar 600 obra inguru idatzi zituen, zein baino zein hobea. Mozarten sormen bikainak erabat aldarazi zituen harizko laukoteak, pianorako kontzertuak, sonatak eta sinfoniak egiteko moldeak. Haren musikaren azalean alaitasuna eta distira nabari dira, baina barrualdean tristura eta malenkoniaren itzala ageri da. Sentimendu kontrajarri horiek islatu nahi izan ditu Ainhoa Markinezek Mozarti eskainitako omenaldi gisako honetarako aukeratu dituen piezen bitartez.

Deskargatzeko azken Zutargi Artean-en irratsaioa klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

POTTO: Mungiako eta Portugaleteko saioak

Portugaleteko zubiaBizkaian ibili zaigu aste honetan Potto irratsaioa. Lehenengo, Mungia aldera jo du, San Antontxu eguneko saioan botatako bertsoetatik aukeraketa adierazgarri bat egiteko. Gogoratu beharra dago saio hartan Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Etxahun Lekue eta Xabier Paia izan zirela. Handik Portugaletera joan da, Ezkerraldean euskara eta euskal kultura sustatzen diharduen Harribola elkarteak antolatutako bertso saioa eskaintzeko. Portugaleteko saio horretan Andoni Egaña eta Igor Elortza aritu ziren buruz buru eta bertso ale ederrak bota zituzten biek.

Deskargatzeko azken Potto-ren irratsaioa klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

EREMUZ KANPO: 19. saioa, Soinu bandak

Pulp FictionMusika hasieratik beretik egon da zineari lotua. Gogoratu besterik ez dago are zine mutuaren garaian ere pianoak markatzen zuela eszenaren tentsioa edo distentsioa. Zineak irudia eta hitza ditu oinarri, eta musika osagarri; baina, hobeki pentsatuta, osagarria barik, osagaia dugu musika filmetan. Hainbesteraino, non genero oso bat garatu baitu musikak zinemagintzaren inguruan, soinu bandak, alegia. Eta irudi eta hitzekin gertatu den bezala, soinu bandetan ere badira benetako artelanak. Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek errepaso galanta eman diete saio honetan denboragarrenean denon gogoan gordeta gelditu diren zenbait soinu bandari. Blue Velvet, Beatle juice, Conan, Pulp Fiction eta beste hainbat.

Deskargatzeko azken Eremuz Kanpo-ren saioa klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

SOINUGELA: Jackson Browne Bilbon

Jackson BrowneJackson Browne amerikar musikariak martxoaren 16an Bilbon kontzertua izan duela eta, berari buruzko monografikoa egiteko probetxatu du Pedro Elias Igartuak ordubetez. Kaliforniako kantugileak ibilbide luze eta oparoa dauka musikan eta berak sorturiko country rock erako baladak Tom Rush, Eagles, Linda Ronstadt, The Byrds eta beste askoren diskoetan entzun ahal izan ditugu maiz. Saioaren beste atalean gonbidatu ugari pasatu dira gaurko Soinugelatik: Lou Donaldson, 80 urteko jazz saxojole miresgarria; Iker Goenagaren triki zahar-berritua; The Kings taldean ibilitako Ray Davies ingeles kantugilea; Flook folk talde irlandarra; Zimbabweko Stella Chiweshe kantari tradizionala; 60 eta 70eko hamarraldietako soula ekarri diguten Soul Survivors taldekoak; eta North Mississippy All Stars.

Deskargatu azken Soinugela-ren saioa: 1.atala, 2.atala

Entzun 1.atala:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Entzun 2.atala:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

GAUBASA: Drive By Truckers Kafe Antzokian

Drive By TruckersDrive By Truckers, Alabamako boskotearen rock and roll dotorea aztergai Gaubasa irratsaioan, Blessing on a Curse zazpigarren lan luzea aurkeztu dutela profitatuz. Bilboko Kafe Antzokian dugu hitzordua martxoaren 23an. Drive By Truckers, Hegoaldeko rocka, hamar urte luze bidean, berrehun kontzertu baino gehiago urtean. Hasierako country disko biak, zuzenekoa ondoren, Southern Rock Opera egitasmo potoloa disko bikoitzean, Decoration Day eta 2004ko Dirty South goraipatua. Monografiko honen hasieran Patti Smithek Bob Dylanen Like a Rolling Stone (Dabilen harria bezala) kantu puska lehenengoz entzutean sentitu zuen zirrara azaldu digu Anartz Bilbaok grabazio eder eta hunkigarri batean.

Gaubasa-ren azken irratsaioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.