ZUTARGI ARTEAN: Guridi eta Usandizaga, garaikideak eta adiskideak
Mar 31, 2006 Entzungai (podcast), Zutargi Artean
Euskal eremuko musikari bi aukeratu ditu asteon Ainhoa Markinezek: Jesus Guridi eta Jose Maria Usandizaga, garaikideak, ikaskideak eta adiskideak izan zirenak. Aditu gehienek berauek jotzen dituzte euskal musika eskolaren sortzailetzat. Nahiz eta azkenean bakoitzak bere bidetik joko zuen musika arloan, antzeko prestakuntza eta antzeko eraginak izan zituzten biek. Saioak bi efemeride ekarri nahi izan ditu gogora: alde batetik, Jose Maria Usandizaga duela 119 urte sortu zela Donostian (1887-3-30ean), eta, bestetik, Jesus Guridik gaurko egunez duela 83 urte (1923-3-31n) aurkeztu zuela Mirentxu deritzan opera Bilboko Campos Eliseos antzokian. Deskargatu nahi baduzu saioa klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
POTTO: Bertsolari entzunak eta ez hain entzunak
Mar 31, 2006 Entzungai (podcast), Potto
Entzungai jartzen dugun saio honen funtsa hitz laburrez azaldu beharko bagenu, bi zati dituela esango genuke: batetik ezagunak eta maiz entzunak ditugun bertsolariei dagokiena eta, bestetik, ezezagun samarrak eta gutxiegitan entzunak ditugun bertsolariei dagokiena. Lehenengo atalean, Maialen Lujanbiok eta Sustrai Colinak 2002an Bilboko Kafe Antzokian egin zuten eta elkarren artean egindako lehena izan zen saioa ekarri dugu gogora. 2005eko Bertso Egunera ere jo dugu, egun hartan Xabier Amurizak eta Andoni Egañak eginiko saioa oroitarazteko. Bigarren atalean, hainbeste entzuten ez diren bertsolarien artean, Jean Louis Harinordoki, Aitor Sarasua, Kexux Arzallus eta Santi Iparragirre hautatu ditugu. Azken Potto-ren irratsaioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
EREMUZ KANPO: 21. saioa, Antoine Doinel pertsonaia
Mar 30, 2006 Entzungai (podcast), Eremuz Kanpo
Aurreko hiru saioetan musikak zinean duen garrantziari erabateko protagonismoa eman ostean, 21. saio hau François Truffaut zinemagile handiak zeluloidean hilezkortu zuen Antoine Doinel pertsonaiaren inguruan antolatu dugu. Antonie Doinel, Truffauten lau filmetako protagonista eta beronen alteregoa behin baino gehiagotan. Izan ere, esan ohi da Antoine Doinelek protagonizaturiko lau filmak –eta, bereziki, lehena, Laurehun kolpeak alegia–, Truffauten lan autobiografikoak direla. Hitz laburrez esateko, saio honetan François Truffautek eta Antoine Doinelek elkar aurkezten dute. Azken Eremuz kanpo deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
SOINUGELA: Omenaldi xume bana Pio Leyvari eta Ali Farka Toureri
Mar 30, 2006 Entzungai (podcast), Soinugela
Aurtengo martxoan bi izar distiratsu itzali dira musikaren izartegian: Pio Leyva (argazkian), son montunoaren azken erregea eta Ali Farka Toure, Afrikako bluesmana. Hori dela eta, omenaldi xume bana eskaini die biei Pedro Elias Igartuak. Hori egindakoan, Soinugelan nagusi izan ohi den aniztasuna eduki dugu: countrya, Van Morrisonen Pay the Devil (Deabruari ordaindu) diskoaren bidez; jazza, Bilboko Four Friends laukotearen Dzanga diskoa entzunez; bluegrassa, AC/DC mitikoaren musika estilo honetan egiten duen Hayseed Dixie taldea ezagutuz; rancherak, kantu hauek molde berrietan emanez Lila Downsek kantariak atera duen La Cantina (Taberna) diskoa aurkeztuz; surf giroko musika, Bilboko Kafe Antzokira apirilaren 27an etorriko den Los Coronas taldearen azken diskoaren bitartez; edo Hegoaldeko soul gordina, Bettye Lavetteren ahotsean.
Soinugela-ren azken irratsaioa deskargatu nahi baduzu, klikatu hemen: 1.atala, 2.atala.
Entzun 1.atala:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Entzun 2.atala:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
GAUBASA: Ehiztari berriak euskal musikan
Mar 29, 2006 Entzungai (podcast), Gaubasa
Federation X, The Jayhawks eta Anariren kantekin eman zaio hasiera gaurko saioari. Hala ere, Oihuka disketxeak atera berria duen disko batek hartu du gaurko Gaubasa saioaren zatirik handiena. Itzubaltzetako Ehiztari Beltza hirukotea; Jon abeslaria ezagutu eta laukote bihurtu zen, Ehiztari izena hartuz. Hamaika urte jotzen ibili ostean, debut lana argitaratu berri dute getxoztarrek. Horren harira, Anartz Bilbaok elkarrizketa egin die Jon abeslariari eta Iñigo baxujoleari. Hitzekin musika tartekatuz diskoan azaltzen diren lau kanta hauek entzun ditzakezu: Ez da Jainkorik, Zutik, Zure zain eta Itzal artean.
Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
MUSIBLA: Folka berrasmatu duten hiru talde eta Asier Serrano
Mar 29, 2006 Entzungai (podcast), Musibla
Saio honetan Clem Snide, Two Gallants, Bright Eyes taldeen musika entzun dugu; folk musika berrasmatu duten hiru talde hauen proposamena pixka bat gehiago ezagutu dugu. Era berean, hitz aspertua egin dugu Asier Serranorekin eta Hoteleko Kantuak bere azken diskoaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Honetaz gainera, Anariren musika ere ekarri du Musibla saiora Txuma Murugarrenek, martxoaren 30ean Kafe Antzokian bere azken diskoa, Zebra izenekoa, aurkeztuko duela eta. Tzesneren musika aurkeztu digu Txumak, eta Astrid, Mazarin edo Haizea taldeek ere beren tartea izan dute gaurko irratsaioan.
Azken saioa deskargatu nahi izanez gero, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
KINGSTON HIRIA: King Tubby, dub estiloaren aitzindaria
Mar 28, 2006 Entzungai (podcast), Kingston Hiria
King Tubby 70eko hamarraldian bere grabazioetan efektu bereziak erabiltzen hasi zen eta ia oharkabean estilo berri baten zutabeak finkatu zituen Jamaikako musikan. Dub deritzana zen estilo hura, noski. Halaxe da, dub doinuen sortzailetzat hartzen dute aditu guztiek King Tubby. Sekulako arrakasta bildu zuen musika mota hark eta berehala Jamaikatik mundu zabalera hedatu zen. King Tubby Kingston hiriko West Side aldean sortu zen 1941ean eta 1989an erahil zuten bere estudioan bertan. Trojan Records etxeak ateratako diskoek eragin itzela izan zuten orduko zein geroko artistengan; Prince Jammy dugu horietako bat, denek King Tubbyren ondorengotzat jotzen dutena. Saio honetan, beraz, dub estiloaren oinarrietara hurbiltzeko aukera daukazu.
Kingston Hiria-ren azken irratsaioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
IRRATIA.COM. 45. saioa: Su-eten iraunkorra Interneten, begirada bat
Mar 28, 2006 Entzungai (podcast), Irratia.com
Bada astebete ETAk su-eten iraunkorra adierazi zuela; bideoa eta komunikatua, berehala albiste bilakatu ziren Euskal Herrian bezala mundu osoan ere. Eta Internet horren lekuko paregabea izan da, eta bada oraindik be. Asteazken eguerditik, ohiko komunikabideekin batera (telebista, irratiak, egunkarien edizio elektronikoak…) blogetan, tag bilatzaileetan su-etenearen inguruko albiste, iruzkin, post eta iritziak gehitzen hasi ziren.Gure irrati emankizunean, horren inguruko azterketatxo bat egiten saiatu gara, gure apalean. Interneten ikusi eta irakurri dugunari buruzko begirada xume bat. Eta irratsaioa bukatzeko kazetari bat elkarrizketatu dugu: Imanol Murua Uria. Berriako kazetariagaz albistea bera, medio ezberdinak eta Internet aztertu ditugu.
Deskargatzeko Irratia.com-en azken irratsaioa, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
ARTEKALEKO KRISEILUA: Herrerarengandik Velazquezenganaino
Mar 28, 2006 Artekaleko Kriseilua, Entzungai (podcast)
Gaurko Artekaleko Kriseiluan Ismael Manterolak Bilboko Arte Eder Museoan dagoen Herrerarengandik Velazquezenganaino. Lehen naturalismoa Sibilian izeneko erakusketa izan du aztergai. Bertan XVII. mendeko margolari ospetsu batzuen lan erlijiosoak ditugu ikusgai, Herrera zaharra, Zurbaran, Ribera eta Alonso Canorenak, Caravaggiorenak ahaztu gabe. Erakusketa honek maiatzaren 28a arte iraungo du eta asteazkenetan doako sarrera izango du. Irratsaioaren bigarren zatian Agus Perez antzerki kritikariak, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna aipatzeaz gain, martxoan urtero burutzen diren Eibarko Antzerki Jardunaldien berri ekarri digu.
Deskargatzeko azken Artekaleko Kriseilua-ren saioa klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
PIPERPOLIS: Martxoaren 27a, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna
Mar 28, 2006 Entzungai (podcast), Piperpolis
Martxoaren 27a izanda, antzerkia izan da nagusi Piperpolisen. Yolanda Arrieta idazlea izan da gurekin. Groau! antzezlanarekin Max sariaren irabazlea dugu bera. Groau! abentura ezberdinak bizi dituen katu baten istorioa da. Miau egin beharrean, groau egiten duen katua. Musika, hitz jokoak, aldaketa azkarrak eta akzioa erabili dituzte, haurrengan emozioak pizteko. Hika antzerki taldeak taularatzen jarraitzen duen obra.
Azken Piperpolis saioa eskuratzeko klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.



