Euskal eremuko musikari bi aukeratu ditu asteon Ainhoa Markinezek: Jesus Guridi eta Jose Maria Usandizaga, garaikideak, ikaskideak eta adiskideak izan zirenak. Aditu gehienek berauek jotzen dituzte euskal musika eskolaren sortzailetzat. Nahiz eta azkenean bakoitzak bere bidetik joko zuen musika arloan, antzeko prestakuntza eta antzeko eraginak izan zituzten biek. Saioak bi efemeride ekarri nahi izan ditu gogora: alde batetik, Jose Maria Usandizaga duela 119 urte sortu zela Donostian (1887-3-30ean), eta, bestetik, Jesus Guridik gaurko egunez duela 83 urte (1923-3-31n) aurkeztu zuela Mirentxu deritzan opera Bilboko Campos Eliseos antzokian. Deskargatu nahi baduzu saioa klikatu HEMEN.
Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean060331.mp3]
Entzun orain




Entzungai jartzen dugun saio honen funtsa hitz laburrez azaldu beharko bagenu, bi zati dituela esango genuke: batetik ezagunak eta maiz entzunak ditugun bertsolariei dagokiena eta, bestetik, ezezagun samarrak eta gutxiegitan entzunak ditugun bertsolariei dagokiena. Lehenengo atalean, Maialen Lujanbiok eta Sustrai Colinak 2002an Bilboko Kafe Antzokian egin zuten eta elkarren artean egindako lehena izan zen saioa ekarri dugu gogora. 2005eko Bertso Egunera ere jo dugu, egun hartan Xabier Amurizak eta Andoni Egañak eginiko saioa oroitarazteko. Bigarren atalean, hainbeste entzuten ez diren bertsolarien artean, Jean Louis Harinordoki, Aitor Sarasua, Kexux Arzallus eta Santi Iparragirre hautatu ditugu. Azken Potto-ren irratsaioa deskargatzeko, klikatu
Saio honetan Clem Snide, Two Gallants, Bright Eyes taldeen musika entzun dugu; folk musika berrasmatu duten hiru talde hauen proposamena pixka bat gehiago ezagutu dugu. Era berean, hitz aspertua egin dugu Asier Serranorekin eta Hoteleko Kantuak bere azken diskoaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Honetaz gainera, Anariren musika ere ekarri du Musibla saiora Txuma Murugarrenek, martxoaren 30ean Kafe Antzokian bere azken diskoa, Zebra izenekoa, aurkeztuko duela eta. Tzesneren musika aurkeztu digu Txumak, eta Astrid, Mazarin edo Haizea taldeek ere beren tartea izan dute gaurko irratsaioan.
Bada astebete ETAk su-eten iraunkorra adierazi zuela; bideoa eta komunikatua, berehala albiste bilakatu ziren Euskal Herrian bezala mundu osoan ere. Eta Internet horren lekuko paregabea izan da, eta bada oraindik be. Asteazken eguerditik, ohiko komunikabideekin batera (telebista, irratiak, egunkarien edizio elektronikoak…) blogetan, tag bilatzaileetan su-etenearen inguruko albiste, iruzkin, post eta iritziak gehitzen hasi ziren.Gure irrati emankizunean, horren inguruko azterketatxo bat egiten saiatu gara, gure apalean. Interneten ikusi eta irakurri dugunari buruzko begirada xume bat. Eta irratsaioa bukatzeko kazetari bat elkarrizketatu dugu: 