Zirgarien lana guztiz lotuta egon zen itsasadarrari. Itsasbehera zegoenean edo handiegiak zirenean, itsasontziak ezin ziren Bilbo barruraino sartu eta Olabeagan edo beste nonbait lotu behar zituzten. Orduan karga gabarretan sartu eta zirgariek Areatza ondoko kaietaraino eramaten zituzten. Zirgariek itsasadarraren ertzetik bultzatuz garraiatzen zituzten gabarrak, buruan lotzen zituzten soka batzuen bidez. Lan gogor hau emakumeek egiten zuten askotan.
- Hasiera
- Azken saioak:
- Beste batzuk:
- Irratia.com
- Zutargi Artean
- Albisteak
- Artekaleko Kriseilua
- Bigarren Lerroan
- Bilbaotik Euskal Herrira
- Eremuz Kanpo
- Erreportaiak
- Gaubasa
- Gaurko gaia
- Gure Bazterrak
- Gurean zer berri
- Hinki Hanka
- Jakin Nahia
- John Trollope
- Kiroldegia
- Ohozpelak baleitu
- Politika
- Potto
- Sototik
- Xerezade
- Zaharra zara, Bilbo
- Zenbat Gara




Bernard Goienetxe zuen izena, baina Historia liburuen orrialdeetara Matalas ezizenaz igaro zen. Matalas apaiza zuberotarra zen, Mithikilekoa, eta berak Zuberoako herritar xeheen eskubideen defentsan egindako altxamenduak garrantzi handia izan zuen.
Pierre de Lancre epailea XVI. mendean jaio zen. Frantziako epaile zorrotz eta krudelenetako bat izan zen jende askorekin. Lapurdiko herritarrekin ere oso krudela izan zen, sorginkeria zela-eta bertan egin ziren epaiketetan.