
Gaurko reggae saioaren protagonista Burning Spear izango da, rastafarismoaren aldarrikatzaile sutsua. Bere abestiak Marcus Garveyren dotrina zabaltzeko modu ezin hobea izan dira. Oraingo honetan ere Kingston Hiriak, musika bikaina eskaintzeaz gain, Jamaikako kulturaren berri ematen dizu.
Kingston irratsaioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kingston/kingston060228.mp3]
Entzun orain




Gaurko Artekaleko Kriseiluan Ismael Manterolak Bilbon diren bi erakusketaren berri ekarri digu: bata Marzana Espazioan dagoen Pedro Salaberri margolariarena; bestea, Abisal Espazioan Olatz eta Madelek egindako instalazioarena.Horrezaz gain, Parisen asteburuan ikusitako Ingresen eta Bonnarden erakusketak ere komentatu ditu Ismaelek. Irratsaioaren bigarren zatian Joseba Lazkanok egunotan Barakaldon BAIren “Te espero en la maleta” antzezlana izan du hizpide.
Piperpolis hiri kulturalean gure artisten azken emaitzak zuenganatzen jarraitzen dugu. Karmele Jaiok (argazkian) Amaren eskuak deritzan bere lehen eleberriaren berri ematen digu. Bertan belaunaldi biren kontakizun gozoa aurkezten du Gasteizko kazetari eta idazleak.
Lehenengo orduan Solas irlandar taldearen azken diskoari buruzko monografikoa egin dugu (azala irudian). Irlandako folkaren ondarea jaso eta garai berrietara moldatzen jakin duen taldea dugu Solas. Irratsaioaren bigarren atalean, ohi bezala, hor-han-hemen ibiltzeko proposamena egiten dizuegu, sustraidun musikaren eskutik.
Zutargi artean irratsaioan musika klasikoaren historia jorratzen segitzen dugu. Saio honetan Anton Brucknerrek Richar Wagner noraino miresten zuen ikusiko dugu, baita harreman honek bere bizitza musikalean izan zuen eragina zenbaterainokoa izan zen ere.
Potto irratsaioak bertsolaritzaren bide zahar-berriak erakusten dizkugu. Aurtengo Bertso Egunaren harira jardun izan dugu eta, Kursaaleko giroa profitatuz, duela 40 urteko benetako saio bat tartekatu dugu, Donostian 1968. urtean jokatutako sariketa, alegia.
16. saioa: Esanak eta Entzunak. “Zein da zure anbizio gorena?” “Hilezkor bihurtzea. Eta gero, hiltzea.” Hau eta beste esaldi, elkarrizketa eta testu mordo bat, zinematik hartutako aipuei eskainitako saio berezian. Godard, Groucho, Tarantino, Wenders, Welles, Allen, Solondz… eta bi ahots gonbidatu. Zinemak, irudiak ez ezik, esaldiak ere utzi dizkigulako.
Sarri askotan egiten ditu Pedro Elias Igartuak bere Soinugelan musikari bati buruzko saiko monografikoak. Azken bi asteotan, esate baterako, Eric Burdonen ibilbide musikal oparoa jorratu du. Lehenbiziko saioan musikariaren lehen garaia jorratu zuen (The Animals taldean zebilenekoa, alegia), eta bigarrenean, aldiz, The Wars taldearekin eta bakarlari gisa egindako ekoizpena. Era berean, Eric Burdonek azken urteetan ateratako diskoak aipatu eta entzuten dira.
