Bilbo Hiria irratia euskara hutsez Bilbo Handirako emititzen duen irratia duzu. Bere programazioan gizarte eta kultura gaiak nabarmentzen dira eta, musika alorrean, kalitatearen eta aniztasunaren aldeko apustu irmoa egiten du. Denetariko irratsaioak ditugu.

Bilbo Hiria irratia ez da irrati komertziala eta radioformula ez zaigu interesatzen. Bestalde, irrati Urbanoa da, irekia, kosmopolita eta %100 euskalduna, inolako konplexurik gabe. Euskal Hiriko irratia da Bilbo Hiria.

Zenbat Gara kultura elkarteak sortu zuen 1997. urtean, eta, hark bezala, (hiriko) euskaldunen arteko harremanak bideratzea eta euskara eta euskal kultura sustatzea du helburu Bilbo Hiria irratiak.

Orain, Internet bidez euskaldunon ahotsa mundu zabalera helarazten du Bilbo Hiriak, bilbohiria.com webgunean. Zuzenean emititzeaz gain irratsaioak kartara edo podcast harpidetza bidez entzun daitezke orain.