Ruper Ordorika ikusteko sarrerak bilbohiria.com webgunean

Ruper OrdorikaRuper Ordorikak ostegunean eskainiko duen kontzerturako 15 sarrera zozketatuko ditugu bilbohiria.com webgune honetan, galdera erraz bat erantzuten dutenen artean. Galdera erantzuteaz gain, Kafe Antzokiko berripaper elektronikoan harpidetuta egon beharra dago asmatu dutenen arteko zozketan sartzeko. Bilboko Kafe Antzokian izango da Ruper Ordorika aste honetan, urriaren 26 eta 27an, Mugalariekin emango dituen azken kontzertuetan eta zuzeneko grabaketa egiten. Irabazleek sarrera bana eramango dute osteguneko kontzerturako.

Lehiaketan esku hartzeko hasierako orrialde honetako eskumaldean dagoen inkesta erantzun dezakegu (ez da ezinbestekoa) eta, ondoren, Bidali iruzkina dioen lekuan edo hemen klik eginez, lehiaketako galdera erantzun.

IRRATIA.COM: #61. Web 2.0 Gorka Juliorekin, EH sona Bartzelonan

Saioa entzuteko HEMEN. Gorka Juliorekin mintzatu gara gaur web 2.0ren inguruan, bera tren batean zebilela. Azkenaldion hainbat ekimen interesgarri bultzatu ditu Gorkak, blogari.net blogen ostatatze zerbitzua eta bloginfluence 2.0 tresna kasu. My Odeo Channel (odeo/cb6a5695f0179c62). Web 2.0ren inguruko azalpenak ematen dabil han, hor eta hemen, ikuspuntu euskaldun batetik eta gainera, hainbat agerkaritan idazten du Interneteko kontuen gainean. Gero, Bartzelonako Euskal Etxearekin egin dugu bat, bertako Igotzekin berba eginez. Albiste teknologikoak eta musika librearen tarteak ere izan ditugu gaurkoan.

IRRATIA.COM: #60. Googlek Youtube erosi du

Aste honetan, komunikazio digitalaren inguruko albiste nagusia Youtuberen erosketa izan dugu. Googlek 1.600 milioi dolar ordainduta eskuratu du bideoak sarean eskegitzea eta nork bere webgunean txertatzea ahalbidetzen duen zerbitzu arrakastatsua. Youtubek multimedia bihurtu ditu hainbat webgune, eta batez ere, hainbat blog. Horren inguruan solastu gara Bilbo Hiriako kolaboratzaile Joxe Rojasekin, Youtuberen ezaugarriez, Googleren estrategiaz eta 2.0 ekimen arrakastatsuen inguruan enpresa handiek daramaten kontzentrazio jarduerez jardun dugu. Saioa entzun dezakezu HEMENDIK eskuratuta.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

irratia.com #59: irratia.com 2.2 abian

Denboraldi berria hasi dugu guk ere. Emankizunarekin hasi dugu urria, eta gaurkoan gonbidatu berezia izan dugu: Iban Arantzabal. Goiena.net proiektua, sustatu, danbaka.com eta Euskal Herria eta Internet ekarri ditugu hizpidera.

Gaurko emankizunean albiste teknologikoen atala eta musika librearen tartea estreinatu ditugu. Aurrerantzean mantenduko ditugunak.

Saioa entzun dezakezu HEMENDIK eskuratuta.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

sarean berriro

Aupa lagunok! Bueltan gara sarean gure irrasaioak podcast eran eskaintzen hasteko. Zuzeneko emisioarekin nahikoa ez duzuenok berriro entzun ahal izango dituzue Bilbo Hiria irratiko irratsaioak kartara.

GAUBASA: Sei Urte eta Norton Klub, pop doinuak entzungai gurean

Norton KlubMaiatzaren 18an Bilboko Kafe Antzokian izango den kontzertua profitatuz, bi lan berri aurkeztuko ditugu aste honetan Gaubasan. Bateko, Kale artean, argazkian ageri den Mikel Gorosabel Nortonen egitasmo pertsonal berri, ireki eta pizgarria. E.H. Sukarra eta Lorelei taldeetan aritu ondoren, Bartzelonan gauzatutako Ep bat argitaratu berri du, bost kantaz osatua. Barne Records zigiluak argitaratutako estraineko lan honetan, lagunen eta familiaren babesa izan du Mikelek: Aintzira eta Aitor Gorosabel Garai anai-arrebena gitarra eta baterian, Mikel Irisarri baxuan eta Asier Serranorena hitzetan. Ibilbide luzeko musikari, elektronika oinarriz jantzitako popa dakarkigu Nortonek, luzera begira oso kontuan hartzekoa. Mikel bera izan dugu Bilbo Hiria irratian bisitari. Besteko, Sei Urte taldearen Jauzia deritzan diskoa ere ezagutu dugu. Labetik atera berria, Estoldetan zigilua sortu dute berriztarrek hirugarren diskoa plazaratzeko. Power pop laukotearen ohiko melodiak, gitarra zorrotz eta garbiekin. Digipack formatoa, azal dotorea eta making-off bat opari. Lan honen inguruko anekdota politak kontatu dizkigu telefonoz Jokinek, beti bezain atsegin. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

IRRATIA.COM: 52. saioa: eremulauak.com, Nun sarean eta Inon izatekotan

Irratia.comXabier Doncel izan dugu gurekin. Kazetaria eta musikaria dugunez gero bi kontu berri izan ditugu hizpide, biak lotuta baitatoz. Izan ere, berak ere esku hartzen duen eremulauak.com proiektua eraberritu dute. Nun taldearen gainean ere jardun dugu, berak bertan jotzen baitu eta bihar Eremu Lauak webguneak euren diskoa aurkeztuko du. Diskoa Creative Commons lizentziapean aterako dute eta Interneten doan eskuratu ahal izango da, eMuletik zein webgunetik bertatik jaitsita.
Juan Luis Zabala idazlearekin ere mintzatu gara, berak Inon izatekotan izenburuko blog berria zabaldu baitu Berriaren webgunean. Berrian erredaktore dabil Pipi, eta izen bereko liburua argitaratu berri du Susa argitaletxearekin. Matrako jaia ere izan dugu hizpide. Programa entzun gura baduzu, HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

ARTEKALEKO KRISEILUA: Zumeta eta Kalderapeko kulturgunea

ZumetaGaurko Artekaleko Kriseiluan bi gai jorratu ditugu: alde batetik, Ismael Manterola ohiko kolaboratzaileak Jose Luis Zumeta margolari usurbildarrak Bilbon ikusgai duen erakusketa izan du mintzagai. Horren ustez, zenbait oleo eta tenpera teknikaren bitartez margoturiko koadroetan, Zumetaren kolore biziak agertzeaz gain, estilo figuratiboa sumatzen da. Erakusketa Zazpikaleetako Jardineta kaleko Epelde eta Mardaras galerian dago bisitagai. Asteburuan, bestalde, Areetako Geltokiko karpan izango den Getxoarteren inguruko aipua egin du Ismaelek. Bestetik, Bilboko Kalderapeko kulturgunearen programatzaile den Sergio Reguerirok aipaturiko lekuan maiatzerako antolatua duten kultura programazioaren berri eman du. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Saioa entzuteko egin klik hemen.

Zuzeneko emisioaren kalitatea hobetu dugu

zuzeneanHobekuntza nabaria egin du Bilbo Hiriaren zuzeneko emisioak. Banda zabaleko (96 Kbps stereo) zein modemerako (24 Kbps mono) emisioak dexente hobeto entzuten dira iragan asteazkenaz geroztik. Entzun ezazue Bilbo Hiria webgune honen goikaldean ZUZENEAN dioen tokian klik eginez eta zuen konexioaren eta programaren arabera aukeratuz. Gero, nahi izanez gero, bidaliguzue mezu bat, nondik konektatzen zareten eta zer moduz entzuten duzuen esanez.

IRRATIA.COM: 50. saioa: Maiatzaren lehena eta Gotzon Garate

PIKNIKAMaiatzaren lehenaren biharamunean ari gara irrati emankizuna egiten. Maiatzaren lehenaren egunsentian, esan badaiteke. Mundu osoan ospatu du, eta horren islada eman nahi izan dugu gure irratsaioan ere. Interneten bidez, azkar jakin dugu munduko berri. Europan adibidez, ekimen berezia burutzen da azken urteotan Euromayday, Berlin istiluak izan direla aipatu du ETBk baina ekitaldi asko eta ezberdinak burutzen dira han, Evo Moralesek ekimen berria jarri du martxan Bolivian, eta mundu osoko kapitalistak urduri jarri ditu. Ameriketako Estatu Batuetan etorkinek, paperik gabekoek greba egin dute, eta kalera atera dira. Guk gaurkoan, kantu bereziak hautatu ditugu, lanarekin, langileekin, greba eta mobilizazioei lotutakoak. Maiatzaren lehenaren soinu banda deitu diogu gure emankizunari. Maiakovskiren Bertso berriak igarobide sobietikoari irakurri dizkigu Mieltxok. Gotzon Garate Eta gaur, besteak beste Euskal Filologia karrerak Deustun 30 urte betetzen dituenean, Gotzon Garate omendu dute bere ikasle eta lankideek unibertsitatean. Txuma Murugarren bertan izan da, eta bertako berri ekarri digu irratira. Berak ere kanta bat eskaini dio, eta Gotzon Garateren maisutasunaz eta xumetasunaz mintzatu zaigu. Berak batutako maiatzeko atsotitzak izan ditugu hizpide guk. Txumaren kantu batekin agurtu dugu saioa. Irratsaioko loturak, zuzenean jarraitzeko irratiacom etiketarekin: del.icio.us Programa  deskargatu gura baduzu, HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.