Administrator egilearen artxiboa



1997an sortu zen The Bon Scott Band, AC/DC talde australiarraren zale amorratu batzuk bildu eta jam session arrakastatsuak egin ostean. Hor hasi zen egun talde mitikoak munduan duen tribute band fidelenaren ibilbidea. Fidelak dira halaber, TBSB taldeak dituen jarraitzaileak, Angus Young eta lagunen riff-ekin burua astintzea maite dutenak. Aurrekoan izandako arrakastaren haritik datozkigu rock’n’roll gau […]

Urkamendi Blues deitzen da SextySexers taldeak kaleratu duen azken lana. Pasadan ostegunean aurkeztu zuten Kafe Antzokian bigarren lan hau. Iluntze berri baten bila izenekoa 2006an plazaratu zuten eta oraingoan lan berriarekin datoz, Mikel abeslaria izan da gurean.
Martxoan estreinatu zuen Tanttaka antzerki taldeak Emakumeak izarapean antzezlana, sexuaz mintzatzen den antzezlana da, […]

Saioa deskargatzeko HEMEN: irratia.com honetako Jabi Zabala Saharako errefuxiatu kanpamenduetatik itzuli da. Eta Sahara hartu dugu hizpide. Antolaketa territoriala, hezkuntza, irratia, teknologia berria. Gaia sakon aztertu eta hurbiltasunez landu dugu. Fermin Muguruzaren Talka Tour 07 aipatu, eta ingurunemobil.net ekimeneko antolatzaileekin izan gara. Mobilmetraia lehiaketa bat da.
Albisteak 2.0 atalean berriz, errepasoa eman […]

    Lisabok Ezlekuak bosgarren lana argitara eman du duela pare bat aste, bosgarren lan hau plazaratzeko bidehuts plataforma sortu dute, zigilu horrekin atera dute lan berria. Ezohiko osaera du Lisabok: baxua, bi gitarra eta bi bateria. Egiten duten musika rocka izan arren, soinuarekin esperimentatzen dute. Kasu honetan, gainera, garrantzi berezia eman nahi diete Martxel Mariskalek […]

Gaurkoan bi elkarrizketa izan ditugu solaskide interesgarriekin. Lehena, gure estudioan bertan, Lutxo Egiarekin, Nontzeberri agerkari elektronikoko editore eta Nontzefilm zein Nontzeflash jaialdien sustatzailea, bihar eguerdian amaituko baita lehiaketa horietara, hurrenez hurren, film laburrak eta flash animazioak aurkezteko epea. Gero, Skype baliatuz, Ordizian diren hiru lagunekin egin dugu aldi bereko solasaldia. Bai, Mikel, Maite eta Jokin […]

Gaurkoan gai ugari aipatu ditugu gure saioan. Esaterako, Microsoft erraldoi monopolistikoak bere Windows Vista sistema eragile berria atera berri duela-eta. Ordenagailu saltzaileak gustora daude Vistarekin, Microsoften gehiegizko eskakizunak betetzen ez duten makina berri eta ahaltsu ugari berehala bazterturik geratuko direlako. Oso makina indartsua eskatzen du Vistak. Instalatu nahi izanez gero ere, momentuz ez instalatzeko aholkua […]

Lapurdiko Gure Irratiko adiskide eta lankideei elkartasuna adierazteko eta diru pixkat biltzeko asmoz, Bilbon haien aldeko jaialdia antolatuko dugu datorren larunbatean, otsailak 10. Hasteko (13:30etan), triki-poteoa egongo da Roberto eta Keparen eskolakoekin. Ondoren bertso bazkaria Bilboko Kafe Antzokian Xabi Paya eta Sustrai Colina bertsolariekin. Ostean, Anje Duhalde izango dugu kantuz. Bildutako dirua Gure Irratiarentzat izango […]

Saioa entzuteko: HEMEN. Podcasting jardunaldiak burutu dira asteburuan Bartzelonan. Arkaitz bertan izan da, eta hango kronika eskaini digu. Euskal Herrian podcastingak ez du arrakasta handirik izan momentuz, baina egiten den apurra ezaguna da. Entzuten da. Bigarren elkarrizketa Iratxerekin egin dugu, Burlatan egingo den Nazio Eztabaidaren harira. Bertan besteak beste .eus dominioaren gainean tailerra burutuko da.
Albisteak […]

Ruper Ordorikak ostegunean eskainiko duen kontzerturako 15 sarrera zozketatuko ditugu bilbohiria.com webgune honetan, galdera erraz bat erantzuten dutenen artean. Galdera erantzuteaz gain, Kafe Antzokiko berripaper elektronikoan harpidetuta egon beharra dago asmatu dutenen arteko zozketan sartzeko. Bilboko Kafe Antzokian izango da Ruper Ordorika aste honetan, urriaren 26 eta 27an, Mugalariekin emango dituen azken kontzertuetan eta zuzeneko […]

Saioa entzuteko HEMEN. Gorka Juliorekin mintzatu gara gaur web 2.0ren inguruan, bera tren batean zebilela. Azkenaldion hainbat ekimen interesgarri bultzatu ditu Gorkak, blogari.net blogen ostatatze zerbitzua eta bloginfluence 2.0 tresna kasu. My Odeo Channel (odeo/cb6a5695f0179c62). Web 2.0ren inguruko azalpenak ematen dabil han, hor eta hemen, ikuspuntu euskaldun batetik eta gainera, hainbat agerkaritan idazten du Interneteko […]




Ongi etorri

Archive for admin.

Testu luzeak moztuta daude hemen. Klikatu goiburuan osorik irakurri nahi badituzu.

Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03