SOLASALDIA: Baionako Lurrama azokaz mintzo
Aza 6, 2007 Entzungai (podcast), Solasaldia
Gaurko solasaldian Ipar Euskal Herriko Laborantxa Ganberako kide den Mixel Beherekoirigoinekin mintzatu gara joan den asteburuan Baionan izan den Lurrama izeneko azokaz. Antolaketa lanetan buru-belarri murgildua ibili zaigularik, ezin ederkiago ezagutzen ditu Mixelek azoka horren nondik norakoak. Arrakasta handia bildu du aurtengo Lurramak (35.000 bisitari izan baititu hiru egunez), eta datozen urteetarako oinarriak ongi finkatuak utzi ditu. Gure nekazaritza iraunkorraren ekoizpenak hiritarrengana hurbiltzeko aukera aparta gertatu da aurtengo edizioa. Solasaldi hau entzuteko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




Utzi iruzkinen bat