Aretha    Oraingo saio hau aurreko astekoa amaitu genuen bezala hasi dugu: Sly and The Family Stone taldearen musika entzunez. Geroztik, reggae doinuak heldu zaizkigu Toots and The Maytalsen azken diskoan: Light Your Light (Piztu zure argia). Bitxikeria bat aurkeztu digu geroago Pedro Elias Igartuak: Mojo aldizkariak, tabakoa eta alkohola aitzakia hartuta, bere azken zenbakiarekin batera kaleratu duen Cigarrettes And Alcohol izeneko bilduma bikaina. Bilduma horretatik Jerry Lee Lewisen eta Dina Washingtonen kantu bana entzun dugu. Blues giroan murgildu gara gero, Duke Robillard´sen azken lana ezagugtzeko asmotan. Euskal Herrira etorri gara ondoren, Txuma Murugarrenen Marjinalia diskotik eta Jabi Muguruzaren Konplizeak diskotik bi kanta entzunez, hurrenez hurren. Gaurko monografikoa Aretha Franklin soul kantari handiari dedikatuta egon da. Izan ere, bilduma eder bat plazaratu baitute New Yorkeko izarraren kantu arraroekin eta orain arte grabatutakoekin. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Entzun:


Iruzkinik ez “SIUNUGELA: Aretha Franklinen kantu arraroak eta grabatugabeak”  testuari

  1. No Comments

Idatzi zure iruzkina




Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03