SIUNUGELA: Aretha Franklinen kantu arraroak eta grabatugabeak
urr 25, 2007 Entzungai (podcast), Soinugela
Oraingo saio hau aurreko astekoa amaitu genuen bezala hasi dugu: Sly and The Family Stone taldearen musika entzunez. Geroztik, reggae doinuak heldu zaizkigu Toots and The Maytalsen azken diskoan: Light Your Light (Piztu zure argia). Bitxikeria bat aurkeztu digu geroago Pedro Elias Igartuak: Mojo aldizkariak, tabakoa eta alkohola aitzakia hartuta, bere azken zenbakiarekin batera kaleratu duen Cigarrettes And Alcohol izeneko bilduma bikaina. Bilduma horretatik Jerry Lee Lewisen eta Dina Washingtonen kantu bana entzun dugu. Blues giroan murgildu gara gero, Duke Robillard´sen azken lana ezagugtzeko asmotan. Euskal Herrira etorri gara ondoren, Txuma Murugarrenen Marjinalia diskotik eta Jabi Muguruzaren Konplizeak diskotik bi kanta entzunez, hurrenez hurren. Gaurko monografikoa Aretha Franklin soul kantari handiari dedikatuta egon da. Izan ere, bilduma eder bat plazaratu baitute New Yorkeko izarraren kantu arraroekin eta orain arte grabatutakoekin. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.





Utzi iruzkinen bat