Llengües diskoa    Gauza mamitsu eta jakingarriak kontatu dizkigu Iñaki Peña lagunak Lengües Vives deritzan egitasmo ederraz. Duela zenbait urte Katalunian sorturiko egitasmo eder honen bidez, gaur egun agerkari edo boletin bat argitaratzen dute gure inguruko zazpi hizkuntzatan. Honako hauetan, hain zuzen ere: portugesez (galiziera barne dela), asturiera, aragoiera, katalana, okzitaniera eta euskara. zazpigarren hizkuntza laster dator: sardiniera. Albiste laburren bitartez, hizkuntza komunitate bakoitzean hizkuntza eta kulturaren aldetik nabarmentzen diren erabaki, ekimen eta gorabeheren berri ematen dute aldian-aldian. Esan beharra dago badirela hamar urte Llengües Vives egitasmoa abian jarri zela eta urtetik urtera proiektua gero eta sendoago dagoela. Gainera, berrikitan disko bat ere eman dute argitara hizkuntza hauetan gaur egun egiten den musika ezagutzera emateko asmoz. Grabazio honetan, Iñaki Peñarekin hitzekin tartekaturik, horietako zenbait kanta entzun daitezke. Solasaldi hau deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Entzun:


Iruzkin bat “SOLASALDIA: Lengües Vives”  testuari

  1. 1 iñaki peña

    Muito obrigado, munches gracies, muitas grazias, força mercé, moltes gràcies, eskerrik asko, mila esker, esker anitz!

Idatzi zure iruzkina




Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03