1.936ko uztailean Francok eta beste militar batzuek, eliza katolikoaren eta estatuko goi klasekoen laguntzaz, espainiar estatuko gerra zibila hasi zuten, hauteskundeetatik sortua zen Errepublikaren aurka. Gerrak Hego Euskal Herriko txoko guztiak zipriztindu zituen hasieratik eta 1937an Bizkaiko frontearen kontrako ofentsiba faxista hasi zen, Mola jeneralaren aginduetara. Bilbo Hiria Irratiak, bere 10. urteurrena ospatzeko asmoz, Larrabetzuko Burdin hesian egindako ibilbidetik aparte, gai horren inguruko dokumentua eskegi du web honetan, oroimen historikoa lantze aldera. Erreportajean Patxi Gaztelumendi, Jabi Zabala, Ekaitz Hernandez, Ibon Burgoa eta Mieltxo Monfortek hartu dute parte, elkarrizketatuez gain, jakina. Erreportaia deskargatzeko, egin KLIK.
Entzun: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/erreportajeak/1937gerrabizkaian.mp3]
Entzun orain





There Are Currenty 1 Comment for this Post
1937ko gerra Bizkaian. Audio erreportaia Bilbo Hirian….
1937ko gerrari buruzko erreportaia entzungai dugu Bilbo Hiria irratiak eskainia. Mp3 artxiboa entzun gura baduzu, klik egitea besterik ez duzu. Durango, Gernika, Bizkargi, Gaztelumendi, eta Bilbo okupatu bitarteko gogoeta ariketa….