BASKISTAN: KORA JAZZ TRIO “Part Two”
admin-k idatzia. Maiatzak 28, 2007 Baskistan, Entzungai (podcast) atalean
Gaurko saioan, lehenik monografiko labur bat. Kora Jazz Trio taldearen bigarren diska, “Part Two” izenekoa, 2005 urtearen amaieran argitaratu zen, eta lehenengo lanaren ildo beretik jarraituz, Afrika mendebaldeko musika tradizionalaren eta jazzaren arteko elkarrizketa bat proposatzen du. Elkarrizketa hau Atlantiko Ozeanoaren gain musika zubi imaginario bat eraikitzen duen hartu-emana da, amankomuneko doinu eta erritmo erroak partekatzen dituzten bi kontinenteen arteko elkarrizketa. Hirukotea osatzen dute: Abdoulaye Diabaté senegaldar pianojole aditua, Djeli Moussa Diawara 32 sokadun kora jole miresgarria eta…
Saioa deskargatzeko, egizu klik HEMEN.
Entzun:
Moussa Cissoko senegaldarra, ‘griot’ perkusioetako maisu, bere abilezia entzun ahal izan dena hainbat musikariren disketan nola ala Peter Gabriel edo Manu Dibango. Diskan hamar doinu original eta bi bertsio aurki daitezke, Thelonious Monk-en “Rythm’ning” eta Charles Trenet-en “ La Mer ”. Lehenengoa hirukotearen helburuen sintesia da bai eta afrikar jazz honen garrantziarena. Monk sartzea, bere afrikar erroek oso sakonki eragiten duten piano jolea alegia, aukera baino beharrezko uler daiteke. Berrirakurketa hau gogoan izango denetakoa da dudarik gabe. Bigarren oroitza ordaina diska honetan, ortodoxiaren defendatzaileak jokoz kanpo harrapatuko ditu. Abdoulaye Diabaté-ren aukeraketa hainbat hiriburutako piano bar-etan igarotako gau luzeetan datza.
Ondoren Natacha Atlas arabiar dantzalekuetako izarrarekin jarraitu dugu. Bere Jacques Brel-en “Ne me quitte pas” klasikoaren bertsioa izan dugu uhinetan. Jarraitzeko Rachid Taha-ren “Diwan 2” azken diskatik, herriminak konposatutako Pariseko magrebiarren doinuak, Missoum Abdillah eta Blaoui Houari-ren “Rani” eta Mohammed Hamza eta Balighe Hamdi-ren “Gana el hawa”, Rachiden bertsioetan noski. Saioa amaitzeko Amadou eta Mariam bikotearen 98ko “Sou ni tile” diskari heldu diogu. Bertatik “Combattants” eta “Pauvre type” entzungo ditugu, Maliko bikotearen afrikar, blues, reggae, rock doinuen nahaste eta funk ikutu ohikoekin.
Bilatu
Dataren arabera
- Uztaila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Abendua 2007
- Azaroa 2007
- Urria 2007
- Iraila 2007
- Uztaila 2007
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Apirila 2007
- Martxoa 2007
- Otsaila 2007
- Urtarrila 2007
- Abendua 2006
- Azaroa 2006
- Urria 2006
- Iraila 2006
- Abuztua 2006
- Ekaina 2006
- Maiatza 2006
- Apirila 2006
- Martxoa 2006
- Otsaila 2006
- Urtarrila 2006
Atalka
- Albisteak (6)
- Artekaleko Kriseilua (13)
- Baskistan (24)
- Berbaz (12)
- Bigarren Lerroan (7)
- Bilbaotik Euskal Herrira (6)
- Entzungai (podcast) (562)
- Eremuz Kanpo (16)
- Erreportaiak (3)
- Gaubasa (30)
- Gaurko gaia (1)
- Gure Bazterrak (2)
- Gurean zer berri (24)
- Hinki Hanka (1)
- Ibaizabal magazina (1)
- Irratia.com (66)
- Jakin Nahia (1)
- Kingston Hiria (15)
- Kiroldegia (22)
- Musibla (53)
- Ohozpelak baleitu (7)
- Piperpolis (67)
- Potto (26)
- Soinugela (51)
- Solasaldia (99)
- Sototik (16)
- Zaharra zara, Bilbo (8)
- Zenbat Gara (1)
- Zutargi Artean (32)
| Gure inkesta | ||
|

Iruzkinik ez “BASKISTAN: KORA JAZZ TRIO “Part Two”” testuari
Please Wait
Idatzi zure iruzkina