SOTOTIK: Eric La Casa, Diamanda Galas, Atanas akerstra…
mar 22, 2007 Entzungai (podcast), Sototik
Atanas akerstrarekin hasi gara, rockaren sustraietara jotzen duen azkoitiarra bera, eta Akauzazte talde ezaguneko gitarra. Atzerrian bertan baino ezagunagoa den baxe nafartar batekin jarraitu dugu gero: Beñat Axiary, beste bi lagunekin inprobisazioan: Doneda(Saxofoia) eta Sawal(Kotos-a, instrumento tradizional japoniarra). Ahotsa(batez ere) lantzen duen Diamanda Galas etorri da gero, “Panoptikon” piezarekin(Maiatzaren 4an Gasteizen zuzenean ikusteko parada izango dugu), eta Eric La Casa musikari konkretu frantziarra(argazkian, itsasoa grabatzen). Amaitzeko Zura entzun dugu, Dut-eko kide ohi Xabi Strubell-en talde berria. Deskargatzeko, egin klik HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.






Utzi iruzkinen bat