PIPERPOLIS: Lisabo eta Gilkitxaro antzerki taldearen lan berria.

Lisabo    Lisabok Ezlekuak bosgarren lana argitara eman du duela pare bat aste, bosgarren lan hau plazaratzeko bidehuts plataforma sortu dute, zigilu horrekin atera dute lan berria. Ezohiko osaera du Lisabok: baxua, bi gitarra eta bi bateria. Egiten duten musika rocka izan arren, soinuarekin esperimentatzen dute. Kasu honetan, gainera, garrantzi berezia eman nahi diete Martxel Mariskalek eurentzat eginiko testuei. Ezlekuak «nortasun efimeroa duten lekuak» dira, taldearen definizioaren arabera: gasolindegiak, kaiak, igogailuak, komunak, prostituzio etxeak… Piperpolisen Eneko bateria jolea izan da.
Etxebizitzaren jabe izatea gaur egungo mendebaldeko gizakion ezinbesteko nahia bihurtu da. Egoera aztertzeko Elmer eta Lulu, tokian toki eta lekuz leku esperimentatzen ari dira. Hori da Gilkitxaro antzerki taldeak Honolulu leku bat antzezlan berrian kontatzen diguna. “Honolulu, leku bat” Gilkitxaro antzerki taldearen seigarren antzezlana da. Galder Perezek idatzitako lanak gaur egungo bizitza ulertzeko modu batez hitz egiten du, askatasuna beti oinarri dela. Batzutan komikoki gertatzen dira gauzak, besteetan poetikoki, beti ere ukitu absurduak ahaztu gabe. Bi aktore dira taula gainean: Ane Zabala Gabikagogeaskoa eta Galder Perez. Ikuslegoarekin harreman zuzena dute antzezlanean zehar erritmo bizi eta azkarrarekin.
Betiko atalak JOntrollope irrati nobelaren atal berria… Saioa DESKARGATU!.

Enztun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Utzi iruzkinen bat

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>