GAUBASA: Killministersen grina gurean.
ots 28, 2007 Entzungai (podcast), Gaubasa
Baga Bigarekin plazaratu du estraineko lana The Killministers rock talde psikodelikoak. Bertan izan ditugu gaurkoan, “Night City Breakers” astintzen. Lehenengo atala itxi eta bigarrenari heldu diogu gero. Bihar ekingo die “Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketak” 19. edizioko zuzenekoei. Honetaz profitatuz, lehiaketaren berri eman, biharko partaideak ezagutu (Handicraft eta Baby Blue eta gonbidatua, Ura) eta iazko txapeldunak entzun ditugu. Joera berriakeko Electroputas bartzelonarrak, metal arloko Skitsoy belgiarrak eta pop rock ataleko garaileak, YAKUZI bizkaitarrak. Bukatzeko, Mr. T. Bone italiarraren zuzeneko ska alaia, gaur Kafe Antzokian entzungai duguna. Saioa DESKARGATU.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.






Utzi iruzkinen bat