Nontzeflash logoGaurkoan bi elkarrizketa izan ditugu solaskide interesgarriekin. Lehena, gure estudioan bertan, Lutxo Egiarekin, Nontzeberri agerkari elektronikoko editore eta Nontzefilm zein Nontzeflash jaialdien sustatzailea, bihar eguerdian amaituko baita lehiaketa horietara, hurrenez hurren, film laburrak eta flash animazioak aurkezteko epea. Gero, Skype baliatuz, Ordizian diren hiru lagunekin egin dugu aldi bereko solasaldia. Bai, Mikel, Maite eta Jokin IKTeroak elkarrizketatu ditugu sarearen bidez. Sareko Argia saria jaso dute aurten, Informazio eta Komunikazio Teknologiak irakaskuntzara eramateko egiten ari diren ahalegin apartagatik. Acido C talde gipuzkoarraren musika entzun eta bestelako kontu batzuk ere komentatu ditugu. Saioa deskargatzeko HEMEN.

Entzun:


Iruzkinik ez “IRRATIA.COM #73: Nontzeberri-Nontzefilm jaialdiak, IKTeroak”  testuari

  1. No Comments

Idatzi zure iruzkina




Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03