Footballaren hastapenak Bilbon

Bilboko portura burdina zamatzera zetozen marinel ingelesek, beren aisialdian, ostikoka erabiltzen zuten pilota handi bat eta bi zutoin eta langa baten artean sartzen saiatzen ziren Ingelesen zelaian. Hemengo jendeak zur eta lur begiratzen zien kirolari zoro haiei, baina bilbotar batzuek laster desafioa bota zieten ingelesei. Lehen partida hura Lamiakon jokatu zen 1894ko maiatzaren 4an eta ingelesek bost golen aldeaz irabazi zuten.

Utzi iruzkinen bat

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>