Zaharregia, txikiegia, agian    Izate musika taldea izango da gure lehenengo gonbidatua. Izate taldea 1999 urtean sortu zen , Donibane-Lohizuneko gazteak osatzen dute taldea. “diska” izeneko bere lehen lana kaleratu dute.
“Zaharregia, txikiegia, agian” (argazkian) egitasmoan oinarritutako “Agian” dokumentala estreinatu berri da hegoaldeko zinema aretoetan. Bost protagonista ditu dokumentalak, Kirmen Uribe, Mikel Valverde, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Urdangarin, bost protagonistei egindako elkarrizketak dira dokumentalaren oinarria. Piperpolisen Arkaitz Basterra gonbidatu dugu, dokumentalaren ekoizlea, gidoigilea eta zuzendaria.
Literaturaren atalean Anjel Lertxundi izango da gurean “Ihes betea” bere azken  eleberriaz hitz egiteko. Bigarren Mundu guda aurreko Alemania nazian kokatzen du bere nobelaren istorioa Anjel Lertxundik. Warner gazte hitlerzalea da gerra aurreko Alemania nazian. Bere familian sekretu handi bat gordetzen dute, baina sekretua agerikoa egiten denean, Warner ihes egitera behartuta izango da.
John Trollope eta gomendioak ez dira faltako. Saioa  deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Entzun:


Iruzkinik ez “PIPERPOLIS: Izate, “Zaharregia, txikiegia, agian”, Anjel Lertxundi…”  testuari

  1. No Comments

Idatzi zure iruzkina




Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03