Zirgariak
Ots 12, 2006 Zaharra zara, Bilbo
Zirgarien lana guztiz lotuta egon zen itsasadarrari. Itsasbehera zegoenean edo handiegiak zirenean, itsasontziak ezin ziren Bilbo barruraino sartu eta Olabeagan edo beste nonbait lotu behar zituzten. Orduan karga gabarretan sartu eta zirgariek Areatza ondoko kaietaraino eramaten zituzten. Zirgariek itsasadarraren ertzetik bultzatuz garraiatzen zituzten gabarrak, buruan lotzen zituzten soka batzuen bidez. Lan gogor hau emakumeek egiten zuten askotan.




Utzi iruzkinen bat