Sagarroi     Hilabete honetan argia ikusi du Sagarroiren laugarren lan luzeak: “Baleike”. Kataluiniako Kasba Music etxeak emanen du argitara. Iñigo Muguruzak gidatutako taldearen soinuak orain arteko ezaugarriak gordeko ditu: cumbia-ska, reggae-rumba, ska, rock… non letrek, beti bezala, garrantzi handia izango duten.Gainera, disko honetarako, Iñigo Muguruza, Asier Ituarte, Carlos Zubikoa eta Gorka Baskaran taldekideei Miren Gaztañagaren (ahotsa) gehitu zaie.Hamar abesti berri malenkoniatik poztasunera doazenak, betiko moldez. Piperpolisen disko berria ezagutuko dugu taldekide berriarekin Miren Gaztañagarekin.
Miren Agur Meabe idazleak plazaratu berri duen “Urtebete itsasargian” gaztetxoentzako eleberria aurkeztuko digu. 1936ko gerrari buruz idatzitako liburu historikoa nahiz fisiozkoen artean toki berezia du. Gaztetxo bat du protagonista eta kontalaria. Jon gaztetxo bilbotar bat da, gerra hastean gurasoek Garraitzera bidaltzen dutena, osaba farozainarengana.
Bilboko Laressistens taldeak BAD jaialdian estreinatu berri du “Metidas en harina” antzezlana. Maria Urzelai aktorea izango da gurean.
Eta betiko atalak, John Trollope irrati nobelaren atal berria, proposamenak….deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Entzun:


Iruzkinik ez “PIPERPOLIS: Sagarroi, Miran Agur Meabe, BAD jaialdia…”  testuari

  1. No Comments

Idatzi zure iruzkina




Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03