BERBAZ: Gari; irakurri, idatzi eta musika zalea
Abe 17, 2009 Berbaz, Entzungai (podcast)
E
rronda kaleko DDT banatzailean eta Gatazka Gunean egiten du lan egunean sei orduz. Momentu gozoak ematen dizkio horrek ere noizbehinka. Eske etorriari liburu-aholkuak egin eta denbora bat garrenean esker ona adierazteko itzulitakoan, kasu.
Q liburua eman dute euskaraz azken Durangokoan DDTkoek, hain gogo onez irakurri zuten obra euskaraz irakurtzeko aukera izan behar genuela sinetsita. Bai eta, egileek nahi bezala (Luther Blisset taldea, WU MING orain), sarean irakurtzeko moduan jarri ere. Berak idatzitako RIGA liburu-”maketa”ko IKUSTEZINAK irakurri digu Garik ere eta horietaz gain, erlijioa(k), antiauroritarismoa eta azken aldian Bilbo aldean loratutako proiektu interesgarriak izan ditugu berbagai.
Erreferentziak:
- Gariren bloga: http://abaingoardia.wordpress.com
- Q liburua deskargatzeko: http://www.ddtgatazka.com/pub/ddt/asp/ddt_pub__dcg.asp
- Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.





Utzi iruzkinen bat