BERBAZ:USUNE (Truca-Rec): arropa birziklatzea eta artea mintzagai

arropaBilbao Open Day 09an ezagutu genituen. Bertan, trapu zaharrak hartu eta nork bere pieza barri zoragarriak egiten eta egiten laguntzen ibili ziren Truca-Rec-eko Usune eta Enara ahizpak.

Oso giro polita sortu zen LMono-ko gela hartan, jendeari sortzeko aukera, espazioa, denbora eta laguntza ematen zaionean gertatu ohi den moduan. Toki horretan bertan (LMono-n, Iralan, Andres Isasi kaleko 8an) asteartero biltzen dira Truca-Receko bost partaideak eta atea zabalik duzu, zeure jantziak egiteari edo berregiteari ekin nahi badiozu. Sormena landu, pieza ederrak atera eta poltsikoa laguntzeaz gain, harreman politak loratuko dira bertan, ziur! Beheko helbidera idaztea aski duzu, nahi izanez gero.

Usunerekin, arteaz eta Guggenheimen egiten duen praktika-lanaz ere mintzatu gara, besteak beste.

Erreferentziak:

www.trucarec.wordpress.com

truca.rec@gmail.com

a! saldu ere saldu egiten dituzte haiek egindako jantzi birziklatuak. Goiko webgunean, haietako batzuk ikusgai

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Erantzun bat “BERBAZ:USUNE (Truca-Rec): arropa birziklatzea eta artea mintzagai” albisteari

  1. Usune Bilbao Hirian. « TrucaRec’s Blog-(e)k dio:

    [...] Bilbao Hirian. Hemen dekozue Usuneri Elederrek egin zion elkarrizketa Bilbao [...]


Utzi iruzkinen bat

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>