SOINUGELA: Bruce Springsteen Pete Seegerren omenez
BilboHiria-k idatzia. Ekainak 1, 2006 Soinugela, Entzungai (podcast) atalean
Kantu anitz, musikari anitz eta musika anizkuna, horrelaxe laburbil liteke Pedro Elias Igartuak gaurkoan prestatu duen Soinugela. Fermin Muguruzaren Euskal Herria-Jamaika Clash diskoarekin abiatu da saioa; hurrengo minutuetan reggae giroan segitu dugu Kubako eta Jamaikako musikariak biltzen dituen Ska Cubano taldearekin eta New Yorketik reggaea egiten duen Matisyahu juduarekin; Britainia Handian 60ko hamarraldian egiten zen soula gogoratu dugu Geno Washingtonen musikaren bidez; Howe Gelb amerikar kantautoreak bere azken diskoa ekarri digu: There Is No Angel Like You (Ez dago zu bezalako aingerurik); etxera itzulita, Doctor Deseok eta Juan Carlos Perezek beren azken emaitzak aurkeztu dizkigute; gero, Hego Amerikara jo du Pedrok bi emakumeren ahots paregabeez goza dezagun: Susana Baca, Peruko kantari beltza, eta Marta Gomez, Kolonbiako abeslari gaztea; Martin Lubenov bulgariar soinujolearen maisutasuna iritsi da gero eta MOJO aldizkariak azken hilabetean punkari egin dion omenaldi gisakoa ezagutu dugu. Saioaren azken atalean luze aritu zaigu Pedro Elias Igartua Bruce Springsteenen azken lanaz. Gorazarre egin nahi izan dio amerikarrak Pete Seeger mitikoari. Horretarako, bete-betean murgildu da Peteren giroan, hamazazpi lagunek osaturiko folk banda on baten laguntzaz. Folkaren doinu klasikoez gain, jazzaren eta cajun musikaren oihartzun nabariak darizkie Brucek disko honetarako egin dituen moldaketa lanei. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Bilatu
Dataren arabera
- Uztaila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Abendua 2007
- Azaroa 2007
- Urria 2007
- Iraila 2007
- Uztaila 2007
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Apirila 2007
- Martxoa 2007
- Otsaila 2007
- Urtarrila 2007
- Abendua 2006
- Azaroa 2006
- Urria 2006
- Iraila 2006
- Abuztua 2006
- Ekaina 2006
- Maiatza 2006
- Apirila 2006
- Martxoa 2006
- Otsaila 2006
- Urtarrila 2006
Atalka
- Albisteak (6)
- Artekaleko Kriseilua (13)
- Baskistan (24)
- Berbaz (13)
- Bigarren Lerroan (7)
- Bilbaotik Euskal Herrira (6)
- Entzungai (podcast) (564)
- Eremuz Kanpo (16)
- Erreportaiak (3)
- Gaubasa (30)
- Gaurko gaia (1)
- Gure Bazterrak (2)
- Gurean zer berri (24)
- Hinki Hanka (1)
- Ibaizabal magazina (1)
- Irratia.com (66)
- Jakin Nahia (1)
- Kingston Hiria (15)
- Kiroldegia (22)
- Musibla (53)
- Ohozpelak baleitu (8)
- Piperpolis (67)
- Potto (26)
- Soinugela (51)
- Solasaldia (99)
- Sototik (16)
- Zaharra zara, Bilbo (8)
- Zenbat Gara (1)
- Zutargi Artean (32)
| Gure inkesta | ||
|

Iruzkinik ez “SOINUGELA: Bruce Springsteen Pete Seegerren omenez” testuari
Please Wait
Idatzi zure iruzkina