PIPERPOLIS: 12 Tribu, ACT, Leioako Umore Azoka eta Bihotz Bakartien Kluba
BilboHiria-k idatzia. Maiatzak 29, 2006 Piperpolis, Entzungai (podcast) atalean
Piperpolisko karriketan 12 Tribu talde azpeitiarraren disko berria ezagutu dugu gaur. Reggae doinuak bildu dituzte lan berrian. 12 Tribu ez da Euskal Herrian musika jamaikarra egiten duen lehen taldea, baina bai ezagunenetakoa, eta euren soinu sinkopatuek badute beren publikoa. Talde hau proposamen interesgarria da, estiloa ondo ezagutzen dutelako eta beren reggaearen bidez giro hipnotikoa sortzea lortzen dutelako. Hirugarren lana dute hau. 12 taldekidek osatzen dute taldea, baina gurean Konsul izan da. Lasunen kabareta deritzan atalean bi ekimen aipatu dituzte Ane Zabalak eta Galder Perezek: alde batetik, ACT Festibala (Nazioarteko Antzerki Eskoletako III. Jaialdia). Bilbon eta Barakaldon izango dira emanaldiok maiatzaren 29tik ekainaren 5era arte eta bertara mundu osoko makina bat eskolatako ikasleek taularatuko dituzte beren ekoizpenak. Bestetik, Leioan ekainaren 1etik 4ra bitartean ikusgai izango den Umore Azoka ere erabili dute ahotan. Kale antzerki horretan, hainbat herritatik etorritako 48 konpainiak 150 emanaldi eskainiko dituzte lau egunetan. Hirugarren gai kulturala literaturaren bidetik etorri da. Gotzon Barandiaran idazlearekin Bihotz Bakartien Klubaren orain arteko ibilbidea errepasatu dute Anek eta Galderrek. 2001eko neguan sortu zen Bihotz Bakartien Kluba, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean, lehenengo Joseba Sarrionandiaren testuekin sortu zuten Sarri gure artean; poesia errezitaldi horren ostean, Poeta hilen kluba eta Zakil alu hori atondu zituzten. 2004an Gotzon Barandiaranek Arrakalak poesia liburua plazaratu zuen. Zuzenean emandako errezitaldien testigantza ahalik eta gehienekin konpartitzeko, Arrakalak CDa grabatu dute berrikitan. Urtarrilera arte atsedena hartuko omen dute. Eta Piperpolis irratsaioaren betiko atalak ere aurkituko dituzu podcast honetan: John Trolloperen irratinobela, lehiaketa, gomendioak, eta abar. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Bilatu
Dataren arabera
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Abendua 2007
- Azaroa 2007
- Urria 2007
- Iraila 2007
- Uztaila 2007
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Apirila 2007
- Martxoa 2007
- Otsaila 2007
- Urtarrila 2007
- Abendua 2006
- Azaroa 2006
- Urria 2006
- Iraila 2006
- Abuztua 2006
- Ekaina 2006
- Maiatza 2006
- Apirila 2006
- Martxoa 2006
- Otsaila 2006
- Urtarrila 2006
Atalka
- Albisteak (6)
- Artekaleko Kriseilua (13)
- Baskistan (23)
- Berbaz (5)
- Bigarren Lerroan (7)
- Bilbaotik Euskal Herrira (6)
- Entzungai (podcast) (523)
- Eremuz Kanpo (16)
- Erreportaiak (3)
- Gaubasa (30)
- Gaurko gaia (1)
- Gure Bazterrak (2)
- Gurean zer berri (23)
- Hinki Hanka (1)
- Ibaizabal magazina (1)
- Irratia.com (62)
- Jakin Nahia (1)
- Kingston Hiria (15)
- Kiroldegia (22)
- Musibla (49)
- Ohozpelak baleitu (7)
- Piperpolis (60)
- Potto (26)
- Soinugela (45)
- Solasaldia (90)
- Sototik (16)
- Zaharra zara, Bilbo (8)
- Zenbat Gara (1)
- Zutargi Artean (31)
| Gure inkesta | ||
|

Iruzkinik ez “PIPERPOLIS: 12 Tribu, ACT, Leioako Umore Azoka eta Bihotz Bakartien Kluba” testuari
Please Wait
Idatzi zure iruzkina