SOLASALDIA: “Slowcitiak” edo hiri lasaiak
BilboHiria-k idatzia. Ekainak 6, 2006 Solasaldia, Entzungai (podcast) atalean
Biztanleria hirietara bildu zen XX. mendean. Mundu osoko fenomenoa dugu hauxe. Berdin gertatu da Asian, Afrikan zein Amerikan. Hirian bizitzeak baditu bere abantailak. Ezin da ukatu hori. Baina baditu bere desabantailak ere. Direnik eta handienak izanagatik ere, hiriak txiki geratzen zaizkie azkenean hiritarrei, jende gehiegi metatzen baita beraietan. Jendea hara eta hona ibiltzen da hirietan, korrika eta presaka beti, eta horrek, ezinbestean, estresa sortzen du. Bestela esanda, hiriak erakarri eta uxatu egiten du, denbora berean. Dena den, makrohiriak alde batera utzita, badira –edo izan daitezke– gizakiaren neurrira egindako hiriak. Horixe uste dute, behinik behin, Slowcities mugimenduko partaideek. Horrelako hirietan ingurumena arreta handiz zaintzen dute, bertako produktuei ematen diete lehentasuna, denda txikietan erosten dituzte produktu horiek eta bertako kultura babesten eta bultzatzen dute, besteak beste. Gotzon Hermosilla kazetariak ondo ezagutzen ditu hiri lasaietako ezaugarriak, joan den igandean artikulu bikaina idatzi baitzuen gai honetaz Berria egunkarian. Eta gaurko solasaldian zehazki azaltzen digu zer diren slowcitiak. Solasaldi hau deskargatu nahi baduzu, egin klik HEMEN.
Entzun:
Bilatu
Dataren arabera
- Uztaila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Abendua 2007
- Azaroa 2007
- Urria 2007
- Iraila 2007
- Uztaila 2007
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Apirila 2007
- Martxoa 2007
- Otsaila 2007
- Urtarrila 2007
- Abendua 2006
- Azaroa 2006
- Urria 2006
- Iraila 2006
- Abuztua 2006
- Ekaina 2006
- Maiatza 2006
- Apirila 2006
- Martxoa 2006
- Otsaila 2006
- Urtarrila 2006
Atalka
- Albisteak (6)
- Artekaleko Kriseilua (13)
- Baskistan (24)
- Berbaz (13)
- Bigarren Lerroan (7)
- Bilbaotik Euskal Herrira (6)
- Entzungai (podcast) (564)
- Eremuz Kanpo (16)
- Erreportaiak (3)
- Gaubasa (30)
- Gaurko gaia (1)
- Gure Bazterrak (2)
- Gurean zer berri (24)
- Hinki Hanka (1)
- Ibaizabal magazina (1)
- Irratia.com (66)
- Jakin Nahia (1)
- Kingston Hiria (15)
- Kiroldegia (22)
- Musibla (53)
- Ohozpelak baleitu (8)
- Piperpolis (67)
- Potto (26)
- Soinugela (51)
- Solasaldia (99)
- Sototik (16)
- Zaharra zara, Bilbo (8)
- Zenbat Gara (1)
- Zutargi Artean (32)
| Gure inkesta | ||
|

Iruzkinik ez “SOLASALDIA: “Slowcitiak” edo hiri lasaiak” testuari
Please Wait
Idatzi zure iruzkina