MUSIBLA: Arean, Wagon Cookin, Sleater-Kinney eta Roger Sisters
Mai 24, 2006 Entzungai (podcast), Musibla
Ohi bezala, han-hemenka, berton eta bertan ibili zaigu Txuma Murugarren aste honetako Musibla irratsaioaren eduki musikalak aukeratzerakoan. Lehen-lehenik, Wagon Cookin, Garayalde anaien proiektu dotorea entzun dugu gaurko saioan, eta Atom Rhumba edo Arean (argazkian) taldeen propasamen berritzaile eta erakargarriak ekarri dizkigu saiogileak. Atzerritik Yeah Yeah Yeahs eta Strokes, 70eko hamarraldiaren amaierako sonoritateak berreskuratu dituzten bi talde aurkeztu dizkigu, biak ala biak oso kontuan hartzekoak. Bukatzeko, Sleater Kinney eta Roger Sisters, emakumeek sortutako talde interesgarri eta beteak izan ditugu entzungai. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




Azaroa 8th, 2006 at 11:32 am
Txukun askoa Txuma, jaurlatxirlako bulego hotzetan berotu goxoa dakarkizu, bai zuk zure irratsaioaren bidez, baita horretarako bidea zabaldu duten buru argiek, Jabi Zabala tarteko.
Bestalde, goraintziak Mieltxo, Apolopot(o), Isidro, Ekaitz eta konpainiari.
Txus