SOLASALDIA: “Ibaizabal”, Bilbo Handirako telebista egitasmoa
mai 24, 2006 Entzungai (podcast), Solasaldia
Hemendik bizpahiru urtera iraultza handia etorriko da telebistaren mundura. LTD Lurreko Telebista Digitalak erruz ugalduko dira eta horien artean Tokiko Telebistek garrantzi handia hartuko dute. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzak Tokiko Telebisten sorrera eta erabilera arautuko dituen dekretua prestatua dauka dagoeneko. Betiko galdera geratzen da airean, ordea: zenbateraino aseko dituzte tokiko telebistek euskaldunon beharrak? Euskaltzaleak mugitzen hasi dira eta maiatzaren 18an talde eragile batek Ibaizabal egitasmoa aurkeztu zuen Bilboko Kafe Antzokian, Bilbo Handiko eta inguruko herrietako euskaldunok euskara hutsezko telebista izan dezagun. Bilbo Hiria irratia aurkezpenean izan zen eta bertan era laburrean esandakoak sakonkiago azaltzeko eskatu zion talde eragilearen izenean hitz egin zuen Josi Basterretxea EHUko irakasleari. Horixe da, hain zuzen ere, podcast honetan aurkituko duzuen informazioa. Solasaldi hau deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.





Utzi iruzkinen bat