Victoria de Los AngelesSaio honetan Mozarten kantuak entzun daitezke, Txirula miresgarria eta Bahiketa haremean operetako aria ezberdinak, gehienbat. Baina bada Victoria de Los Angelesen ahotsetik entzungo dugun kanta eder bat ere, Mozartek Nancy Storace kantari ingelesak Vienatik Ingalaterrara alde egin zuenean idatzitako kantua, hain juxtu ere. Bertan bere oinazea eta samina adierazten ditu egileak. Kantu guztiak Mozarten kantaeran espezializatuta egon diren kantarien ahotsetan entzungo ditugu: Natalie Dessay sopranoa, Fritz Wunderlich tenorea, Lucia Popp sopranoa, Gottlob Frik baxua, Victoria de Los Angeles sopranoa (irudian) eta Anton Dermota tenorea. Barrokoaren garaiko gehiegikerien ostean, klasizismoaren dotorezia, ordena, garbitasuna eta kuadratura iritsi ziren musikara. Beraz, klasizismoaren garaiko aria eta kantu zoragarriez lasai-lasai gozatzeko aukera daukazu saio honetan. Saioa deskargatzeko, egin klik HEMEN.

Entzun:


Iruzkinik ez “ZUTARGI ARTEAN: XX. mendeko mozartiar kantariak”  testuari

  1. No Comments

Idatzi zure iruzkina




Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03