POTTO: 2004. urteko Bizkaiko Bertso Txapelketa
Mai 12, 2006 Entzungai (podcast), Potto
Orain dela bi hamarkada aurreneko bertso eskolak antolatu zirenez geroztik, bertsolaritzak nabarmen egin du gora Bizkaian eta bertako bertsolariak, gero eta gehiago izateaz gain, gero eta gazteagoak dira. Horretaz konturatzeko, nahikoa dugu lehiaketetara aurkezten direnen batezbesteko adinari erreparatzea. Hain zuzen ere, Jabi Lauzurikak, saio honen gidariak, 2004an jokatu zen Bizkaiko Bertso Txapelketara jo du eta finalera sailkatzeko eskualdeka antolatu ziren saioetatik zenbait bertso emanaldi hautatu ditu. Zehazkiago esateko, Zeanuri (argazkian), Elorrio eta Bermeoko norgehiagokak gogoratu dizkigu bere hautalanean. Ildo beretik, azken hilabeteotan jokatzen ari den 2006ko Bizkaiko Txapelketak eskualdeka orain arte eman dituen emaitzei ere erreparatzen zaie.
Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Entzun;
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




Utzi iruzkinen bat