MUSIBLA: Sei urte, Atomoog, Afrika, Linda Draper, Neko Case eta beste
Mai 10, 2006 Entzungai (podcast), Musibla
Sei urte talde euskaldunaren Jauzia izeneko azken diskoa izan dugu entzungai gaurko Musibla saioan. Afrika ere ekarri dugu gurera bere lehenbiziko lanarekin, eta Atomoog taldeak euskal Herrian musika elektronikoa gero eta indartsuago dagoela erakutsi digu. Atzerritik Amerikako folkaren eremuan kokatzen diren bi emakume garrantzitsu izan ditugu bidaide: Linda Draper eta Neko Case. Honetaz gainera, Moldaviako Pavel Stratan entzun dugu eta Flaming Lips taldearen azken diskoa ere bai. Beraz, bertoko eta kanpoko musikarien emaitzak jorratzen ibili zaigu oraingoan ere Txuma Murugarren saiogilea.
Gaurko saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




Utzi iruzkinen bat