ARTEKALEKO KRISEILUA: Bilbainadei buruzko erakusketa eta Bartzelonako XXIV. Komiki Aretoa
Mai 9, 2006 Artekaleko Kriseilua, Entzungai (podcast)
Asteon bi gonbidatu izan ditugu arte plastikoak jorratzen dituen Artekaleko Kriseilua saioan. Ismael Manterola arte adituak San Frantzisko auzoko Abisal espazioan ikusgai dagoen Oier Etxeberriaren Nuestra música (Gure musika) erakusketa izan du mintzagai. Bertan bilbainadei buruzko bideo, musika, testu eta argazkiak badira. Oierrek Buen menú (Menu ona) kantaren ondoan bost plater, ura (Bilbokoa, jakina!) eta denentzako kafea proposatzen ditu. Plater bakoitzaren atzean kanta ezagun bat agertzen da. Era berean, informazioarekin batera, Iñaki Segurolak Bilbori buruz idatzitako testua ere azaltzen da. Bigarren gonbidatua Ion Iñaki Artetxe komiki aditua izan da. Ekainaren 8an Bartzelonan hasiko den Nazioarteko 24. Komiki Aretoa erabili du aztergai berak. Bestalde, Ion Iñakik aipatu digu Getxoko Komiki Aretoak aurtengo abenduan Portugaleteko Komiki Lehiaketa omenduko duela. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.




Utzi iruzkinen bat