BASKISTAN: Chatam County Line, bluegrass berritua

Chatam County LineBluegrassa country musikaren azpiestilotzat jotzen dute adituek eta Irlanda, Ingalaterra eta Eskoziako herri musikan dauzka sustraiak, Britainia Handiko emigranteek Apalatxe mendien inguruko lurraldeetara eraman zuten musikan, hain zuzen ere. Eta sustraidun musika den alderditik, Mikel Urbeltzek prestatzen duen Baskistan irratsaioan bete-betean sartzen dena. Ipar Karolinatik datorren Chatam County Line laukotea gonbidatu du saio honetara. 1996an rock mundutik zetozen lau lagun bildu eta bluegrassaren ohiko doinuak berritzeari ekin zioten. Eta bigarren diskoa –Route 23– aterata, arrakasta handia izan zuten eta sari ugari eskuratu: Woody Gutrie Folk Festival delakoan buegrass talde berri onenaren saria eta Coloradon ematen den Rockygrass izenekoa ere bai. Gaiei dagokienez, jendartearen konexio eza azpimarratzen dute. Haien ustez, kableen bidez konektatzen gara orain gizakiok eta erabat utzi diogu aurrez aurreko harremanak izateari. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu hemen: 1.atala, 2.atala.

Entzun 1.atala:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Entzun 2.atala:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Utzi iruzkinen bat

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>