Pasa den larunbatean bukatu zen Muskizen Petronorrek indarrean jarri nahi duen Coke Plantari buruzko herri-galdeketa. Bermeen Batzorde independente batek kudeatu du prozesua eta pasa den astean auzoz auzo ibili da IƱaki Barcenak kontatu digunez. 1.204 lagunek (Muskizeko %20 baino gehiago) hartu dute parte eta gehienek ezetz bozkatu dute. Gogoratu afera auzitegietan dagoela eta pasa den astean planta hori eraikitzeko aurreko lanak hasi zirela.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun orain




