gernikako bonbardaketaFaxistek euskaldunen aurka egindako sarraskiaren 69. urteurrena dela eta, gertaera lazgarri hark musika klasikoan izan duen oihartzuna eman digu ezagutzera Ainhoa Markinez saiogileak. Horretarako, urte berean (1966an) konposatuak izan arren, estiloaren aldetik inolako zerikusirik ez duten bi pieza jarri dizkigu entzungai: bata Pablo Sorozabalen Gernika obra, estilo klasikoan moldatua, orkestraz gain, txistuak eta abesbatza dituena, eta bestea Leonardo Balada katalanaren Gernika, estilo banguardistan burutua. Saioaren bigarren zatian atzerriko musika klasiko garaikidea izan dugu. Bateko, Genesis rock taldearen organojolea izandako Tony Banksek duela bi urte kapritxo gisa konposatutako Seven suitetik Spring Tide eta Gateway atalak entzun ditzakezu eta, besteko, Samuel Barber amerikarraren Adaggio For Springs ezaguna ere entzungai daukazu. Deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:


Iruzkinik ez “ZUTARGI ARTEAN: Gernikako sarraskia oroituz”  testuari

  1. No Comments

Idatzi zure iruzkina




Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03