Souad MassiTalentu handiko emakume hau Aljerian sortu zen 1972an. Denbora luzez jardun zuen musika ikasten, inoiz musikari bilakatzeko asmoz. Flamenko talde batean hasi zen jotzen, baina ez zuen arrakasta handirik izan. Geroztik, rock munduan egin zituen saio batzuk, baina benetako arrakasta 1999an heldu zitzaion, Parisen Femmes d“Algerie (Aljeriako emakumeak) zeritzan kontzertuan kantatzeko eta gitarra jotzeko aukera eskaini ziotenean. Gaurko Baskistan saioan musikari honen ibilbide artistikoa erakutsi digu Mikel Urbeltzek. Deskargatu 1.atala, 2.atala.

Entzun 1.atala:

Entzun 2.atala:


Iruzkinik ez “BASKISTAN: Souad Massi, Aljeriako ahots xarmagarria”  testuari

  1. No Comments

Idatzi zure iruzkina