SOLASALDIA: Krisia, izua eta erantzuna

Gaurkoan, Elkartzen taldeko Igor Uriartek krisia izan du mintzagai. Krisia (edo krisiak) nondik datorren eta sakoneko arrazoiak aztertu ondoren, elite ekonomiko eta politikoen arteko akordioa aipatu du Igorrek, diru publikoa mordoak arlo pribatuan etekinak sortzeko balio izango duelako. Hedabide handiak, bestetik, izua ari dira hedatzen, era kontrolatuan baina mezu argi batekin: “denon artean gaindituko dugu krisia, zuek (langileak) geldituta geratu eta azkenean saria izango duzue”. Elkartzen taldeko kide honen ustez, egoera hone aurrean langileek ezin dute jabearekin bat egin: hori dela kausa, pasa den larunbatean HerriaABIAN plataforma aurkeztu zuten Bilbon sektore desberdinetako ehun bat lagunek. Plataforma horren helburua Aldaketa sozialaren tresna izatea da eta mobilizazioak zein jardunaldiak iragarri ditu  datozen hilebetetan burutzeko.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Utzi iruzkinen bat

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>