KINGSTON HIRIA: MOTOWN DISKETXEAREN 50garren URTEURRENA
ots 17, 2009 Entzungai (podcast), Kingston Hiria
Motown disketxearen 50garren urteurrena dela eta saio berezia egin dugu. Disketxea hau Detroit hirian sortu zen eta arrakasta handia eduki zuen Ipar Ameriketan eta Britania Handian, lehen zuriz beterik zeuden pop listak artista afroamerikarrez bete zituztelarik. Badakizue Jamaika Estatu Batuetatik hurbil dagoela eta heldu ziren hara ere Motown disketxeko soinuak, eta hainbat bertsiño egin ziren Ska, Rock Steady eta Reggae erritmoekin. Azken hauek izan ditugu entzungai: Temptations, Four Tops, Stevie Wonder eta abarren abestiak entzun ditugu Prince Buster, Paragons, Clarendonians, Derrick Harriott, eta abarren ahotsetan.
Horretaz aparte Shabu One Shant “Sing-Jay” Malagarraren azken diskoko pare bat abesti entzun ditugu, datorren astean egongo bait da Bilbon. Otsailak 27an Azkena aretoan gaueko 10etan izango da zehazki.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.





Martxoa 31st, 2009 at 12:23 pm
[...] Kingston Motown Motown disketxearen 50garren urteurrena dela eta saio berezia da Kingston Hirian. Entzungai: Temptations, Four Tops, Stevie Wonder eta abarren abestiak entzun ditugu Prince Buster, Paragons, Clarendonians, Derrick Harriott, eta abarren ahotsetan. Informazio gehiago [...]