arteolaAzken saio honetan beste gairik izan baldin bada ere, musikaren didaktikak hartu du gaurkoan pisurik handiena. Herri kultura bultzatzeko sortua den Arteola erakundeko IƱaki Urruzola izan da saioan, Aho bete kanta deritzan musika irakasmateriala aurkezteko. Euskal kulturaren barnean berebiziko garrantzia daukan egitasmoa da hau, euskal kantutegiaren 250 kantaren partiturak, fitxa didaktikoak, letrak (euskaraz, espainolez eta frantsesez) eta abar jartzen baititu musika eskoletako irakasleen zerbitzuan. Aho bete kanta irakasmateriala DVD formatoan argitaratua izan da. Eta materialaren aurkezpena gaurko egunez izanik Bilboko Kafe Antzokian, elkarrizketa luze eta mamitsua egin diogu Arteolako arduradunari. Deskargatzeko Atekaleko Kriseilua-ren azken saioa, klikatu HEMEN.

Entzun:


Iruzkin bat “ARTEKALEKO KRISEILUA: Aho bete kanta, Arteola erakundearen ekoizpena”  testuari

  1. 1 kepa

    eta non lortu daiteke DVD hori?

Idatzi zure iruzkina




Gure inkesta
Nondik entzuten duzu bilbohiria.com?
Bilbotik
Bilbo Handitik
Bizkaiko beste leku batetik
Euskal Herriko beste leku batetik
Europako beste leku batetik
Amerika
Afrika
Asia
Ozeania


Ikusi emaitzak
Version 2.03