1989ko otsailaren 20an espainiar estatuko 57 lagunek agerpen publikoa egin zuten eta horietariko 11 kartzelaratu zituzten. Intsumisioaren historia, aldiz, lehenago hasi zen, 70eko hamarkadan Jose Inazio Royo KEMeko (Kontzientzia Eragozpen Mugimendua) kideak kontatu digunez. Azken hamarkadetako historia aipatzeaz gain, egun Armada indarrean dagoela eta horri lotutako armagintza ere aipatu du, Hego Euskal Herrian bere garrantzia duena. Datozen egunetan Kakitzak taldearekin batera burutuko diren ekitaldiez gain, intsumisioa, desobedientzia zibila, ezbortizkeria.. utopiarantzako bideak finean komentatu ditu Jose Inaziok.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun orain





There Are Currenty 1 Comment for this Post
[...] arinak Otsailaren 20an insumiso ohiak komunikabidetan berragertu dira (hemen, hemen, hemen, hemen, …). Arrazoia ez dut oso ongi [...]