ZUTARGI ARTEAN: Guridi eta Usandizaga, garaikideak eta adiskideak

Usandizaga.jpgEuskal eremuko musikari bi aukeratu ditu asteon Ainhoa Markinezek: Jesus Guridi eta Jose Maria Usandizaga, garaikideak, ikaskideak eta adiskideak izan zirenak. Aditu gehienek berauek jotzen dituzte euskal musika eskolaren sortzailetzat. Nahiz eta azkenean bakoitzak bere bidetik joko zuen musika arloan, antzeko prestakuntza eta antzeko eraginak izan zituzten biek. Saioak bi efemeride ekarri nahi izan ditu gogora: alde batetik, Jose Maria Usandizaga duela 119 urte sortu zela Donostian (1887-3-30ean), eta, bestetik, Jesus Guridik gaurko egunez duela 83 urte (1923-3-31n) aurkeztu zuela Mirentxu deritzan opera Bilboko Campos Eliseos antzokian. Deskargatu nahi baduzu saioa klikatu HEMEN.

Entzun:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Utzi iruzkinen bat

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>